Karrozeria

Gaitasun orokorra

Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.

Lan irteerak

Teknikari honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko industrietan egiten du lan, karrozeriaren arloan, automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako makineriaren, obra publikoetako makineriaren eta trenetako makineriaren azpisektoreetan, eta bestelako produkzio-sektoreetan, honako lan hauek egiten: txapa-lanak; erauzpen-industrietako lanak; karrozerien transformazioak eta egokitzapenak; nekazaritzako eta eraikuntzako makineria-ekipoen, eta ibilgailu astunen egokitzapenak eta muntaia; eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzea.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Txapista konpontzailea: automobilen karrozeria.
  • Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea
  • Pintatzailea: automobilen karrozeria, ibilgailu astunena, traktoreena, nekazaritzako makineriarena, erauzpen-industrietako makineriarena, eraikuntza eta obra publikoetako makineriarena, eta tren-materialarena.


Moduluak

  • Elementu mugigarriak
  • Elementu metalikoak eta sintetikoak
  • Elementu finkoak
  • Ibilgailuen egitura-elementuak
  • Oinarrizko mekanizazioa
  • Ingelesa teknikoa
  • Gainazalak prestatzea
  • Gainazalak txukuntzea
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago