V. droneBosco

 

Itzuli

droneBosco

1. Helburuak

Dronenen froga ahalik eta denbora gutxiengoan zirkuitu bat osatzean datza.

2. Nork har dezake parte

Ekipamendu edo pertsonak arriskuan jartzen ez dituen edozein dronek parte hartu dezake.

Proban drone bakoitzak pilotu bakarra edukiko du nahiz eta pilotu batek drone bat baino gehiago pilotatu ahal izango duen

Lehiaketarako hautagaiek 2019-ko Maiatzaren 10a baino lehen bete beharko dute lehiaketaren web orriko imprimakia. (Izen ematea Maiatzeren 2an irekiko da)

Antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko harremanetarako lehentasunez posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiliko dira.

3. Proba

3.1. Proba zirkuitu bat hasieratik bukaeerara ahalik eta denbora gutxiengoan egitean datza.

3.2. Zirkuituan dauden balizak behar ez bezela ez egiteak denbora penalizazio bat ekarriko du. Penalizarioaren denbora proba hasi aurretik adieraziko da.

4. Pistaren ezaugarriak

4.1. Pista personengandik sare baten bitartez banaturik egongo da.

4.2. Irteera eta helmuga puntuak adieraziko dira, dronak egin beharreko ibilbidearekin batera.

5. Dronearen ezaugarriak

5.1. Droneak hegan egin behar den esparrurako egokiak izan beharko dira.

5.2. Probaren epaileak bere irizpidearen arabehera pilotu edo drone baten partaidetza debeka dezake,  instalakuntza eta pertsonen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

6. Saria

  • Lehen sailkatuak: 150 euro.
  • Bigarren sailkatuak:  125 euro.
  • Hirugarren sailkatua: 100 euro.
  • Laugarren sailkatua: 75 euro.

Saria 2018-ko MAIATZAREN 19-an emango da Errenteriako DON BOSCO ikastetxeko areto nagusian

7. Dronen lehiaketa

Lehiaketa 2019ko maiatzaren 18an Don Boscoko gimnasioan izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.

8. Konfidentzialtasuna

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

9. Harremanetarako

Edozein kontsultarako:

www.fpdonbosco.eus

email-a: dbsariak(arroba)fpdonbosco.com

Tel.: 943510450

10. Oinarrien onarpena

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira lehiaketaren fase guztietan.

Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.

Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz San Marko Errepidea z/g 20100 Errenteria helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.

 

 

twitter