IV. EkintzaileDB

 

Itzuli

ekintzaileDB

1. Helburuak

Ikasleen ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin Errenteriako Don Bosco LHIIak Ideia Ekintzaileen lehiaketa antolatzen du.

Parte hartzaileek negozio ideia bat garatu beharko dute CANVAS sinple, zehatz eta eskematiko baten bidez.

2. Nork parte har dezake

Erdi nahiz Goi mailako zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. 

Banaka edo bi ikaslez osatutako taldeetan parte hartu ahal izango da. Proiektu guztiek tutore edo irakasle bat eduki beharko dute, dagokion ikastetxearen eta Don Bosco LHIIren arteko harremanetarako pertsona izango dena.

Ikasleek proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute lehiaketara.

3. Ze lan aurkeztu daiteke

Barne lehiaketan irabazitako hiru proiektuak aurkeztuko dira.

Aurkeztu nahi diren proiektuek jarraian adierazitako helbidean azaldutako oinarriak jarraitu beharko dituzte:

https://ekitendb.wordpress.com/

4. Izen-ematea

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, hautagaiek 2019ko maiatzaren 10a baino lehen bete beharko dute izen-emate inprimakia. Inprimakia www.fpdonbosco.eus web helbidean aurki daiteke. Behar bezala beterik egon beharko du. (Izen ematea Maiatzaren 2an irekiko da)

Edozein kasutan ere, antolakuntzak 2018ko maiatzaren 19a baino lehen jakinaraziko die hautagaiei onartuak izan diren edo ez.

Antolakuntza eta tutoreen arteko harremanetarako posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiltzea lehenetsiko da.

5. Sariak

  • Lehen sailkatuak: 200 euro.
  • Bigarren sailkatuak:  150 euro.
  • Hirugarren sailkatua: 100 euro.
  • Laugarren sailkatua: 50 euro.

Saria 2019-ko MAIATZAREN 18an emango da Errenteriako DON BOSCO ikastetxeko areto nagusian.

6. Proiektuen erakusketa eta sari banaketa

Proiektuen erakusketa 2019ko maiatzaren 18an Don Boscoko gimnasioan izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.

7. Konfidentzialtasuna

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

8. Harremanetarako

Edozein kontsultarako:

www.fpdonbosco.eus

email-a: dbsariak(arroba)fpdonbosco.com

Tel.: 943510450 

9. Oinarrien onarpena

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira lehiaketaren fase guztietan.

Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.

Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz San Marko Errepidea z/g 20100 Errenteria helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.

 

 

twitter