Metodologiaren arotik, teknologiaren arorantz, denok batera!

Gure xedea...

#elektronikadonbosco proiektua errealitate bilakatzea eta ikastetxeko xedea gauzatzen laguntzea da. Garapen pertsonal eta profesionalerako aukera bat eskaini nahi dugu. Teknikaria eta pertsona txanpon bereko bi aldeak dira.

Gure ikuspegia...

esperientzia teknologikoak eta eskolaz-kanpoko bizipenak partekatzen dituzten ikasle- eta irakasle-taldeen elkarrekintza da. Prestakuntza altuko teknikariaren profila eskatzen duten enpresa eta zentru teknologikoen erreferente izateko egiten dugu lan. Orokorrean, XXI. mendeak eskatzen dituen konpetentzien jabe diren pertsonak eskaini nahi dizkiogu 4.0 gizarteari. Gure ikasleak aldaketarako motor izaten irudikatzen ditugu.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...eta badakigu zer garen... 

Hezkuntza ulertzeko modu bera partekatzen dugun irakasle talde bat gara. Talde-lanean, helburu komunak zehazten ditugu prestakuntza-ibilbide osoa hasieratik bukaeraraino planifikatzeko. Teknologia eta digitalizazioa maite dugu. Proaktiboak gara, makerrak gara, steeam gara!

 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Hauek dira gure baloreak

  • Talde-lana.
  • Mugikortasuna.
  • Ekitzailetasuna.
  • Solidaritatea.
  • Sinpletasuna.
  • Ikastetxekoak: Inplikazioa, berrikuntza, giza-harremanak, jasangarritasuna eta ekitatea.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...eta egiten dugun horretan sinisten dugu

Heziketa zikloetarako etekin handiko teknikak, formakuntza DUALak, espezializazioak eta eleaniztasunak osatzen duten formakuntza marko konbinatu bat da gure apustua. Bestalde, lanbide ziurtagirien eta diseinu propioko ikastaroen bidez langile zein langabetuei beren ezagutzak eta trebetasunak hobetzen laguntzen diegu euren bizitza profesionala berraktibatzeko edota aurrera jarraitu ahal izateko. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Gure prestakuntza-eskaintza inguruneko eskaera errealetara egokitzeko berrikuntza proiektu teknologiko eta pedagogikoetan aktiboki hartzen dugu parte.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...baita nola egiten dugun ere…

Gaur egun, enpresek eta gizarteak orokorrean ez dituzte ezagutzak dituzten pertsonak eskatzen, ezagutza kudeatzen dakiten pertsona eta profesionalak baizik. Gure ikasleek euren lanbide-arloko edozein ingurunetan moldatzeko konpetentziak lortzeko lan egiten dugu. Horretarako, irakasgaietan oinarritzen den irakaskuntza tradizionala alde batera utzi, eta Erronketan eta proiektuetan oinarrituz egiten dugu lan. Irakasgaiak nahasten ditugu intermodularitatea bilatzeko eta gure sektoreko errealitatera hurbiltzeko. Guretzat irakastea eta ikastea ez dira gauza bera. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Gure ikasleek arazoen ebazpenaren prozesua bizi dezaten nahi dugu, hasieratik euren trebetasunak eta ezagutzak benetako ingurune batera egokitzeko. Horretarako metodologia aktibo eta kolaboratiboak erabiltzen ditugu, hau da, gure ikasleak dira euren ikaskuntza prozesuko protagonistak, euren ikaskuntza bilatzen, aurkitzen eta bizitzen dutelarik; eta hori guztia taldean lan eginez, kolaboratuz eta partaidetasuna eraikiz. Taldea ikasteko oinarrizko erraminta da. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Gure ikasleen mugikortasuna irakasle taldearena bezain garrantzitsua da. Ikasten eta egiten ikasten dugu, baina XXI. mendean sinisten dugu inoiz baino gehiago, bizitzen ikasi behar dugu. Enpresek mugitzen, harremanetan jartzen, komunikatzen... dakien teknikaria nahi dute. Helburu hori lortzeko ikaslegoak zein irakaslegoak azoka teknologikoetan, proiektuen lehiaketetan... parte hartzen dugu, non ikasgelan egindako lana erakusten eta defendatzen dugun. Gure proiektuak kanpora ateratzen dira, eta gure ikasleek pertsona eta profesional moduan hazten laguntzen dieten esperientziak bizitzeko aukera dute. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Ikaskuntza planteatzeko gure moduak pertsona asko berreskuratu ditu, aurreko hezkuntza etapetan galdutzat ematen ziren pertsonak. Arrakasta kasu ugari dauzkagu, porrot egin zutela uste zuten pertsona asko enpresan funtsezko izatera pasa dira, euren talentua aurkitu dute, hau da, bizitzan aurrera egiteko behar zuten hori.  

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

¡Ez itxaron gu ezagutzeko!

Hemen daukazu gure bi heziketa zikloei buruzko informazioa:

Kuriositatea gehiago baldin badaukazu sare sozialen bitartez jarrai gaitzakezu. Gure jarduera guztia transmititzen saiatzen gara teknologia berriak erabiliz. Gure ikasleen identitate digitala areagotu nahi dugu baliabide teknologikoak erabiliz. Erakuslehio erakargarri batean bilakatu nahi dugu gure jarduna enpresa eta interes-talde ezberdinetzat. Teknologiaren erabilera egokia sustatu nahi dugu eta era berean egiten dugunaren eta garenaren testigantza utzi nahi dugu.

Aukera guztietan topatuko dituzu egiten ditugun jarduera mota ezberdinak: gelako jarduna, lehiaketak, azoka teknologikoak, irrati eta telebistako entrebistak e.a. Ezkerraldeko zutabean jarrai ditzakezu gure alorguneko tweet-ak.

Facebook Youtube Blog Twitter