Mekatronika industriala

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da, industria mekatronika sistemak konfiguratzea eta hobetzea. Aipatu sistemen muntaia eta mantentze-lanak planifikatzea, gainbegiratzea eta ezartzea; erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Lan irteerak

Titulu hau lortzen duten pertsonak zerbitzu sektoreko enpresetan dihardu; enpresa pribatuetan nagusiki. Ondorengo lanak egiten ditu: proiektuak garatzea, mekatronika sistemen muntatzea eta mantentzea, edo
makineria-instalazioak, industria ekipoak eta lerro automatizatuak kudeatzea eta gainbegiratzea, bai lan autonomoan zein enpresa baterako lanean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Makineria eta industria ekipo-instalazioen mantentze-prozesuetan planifikatzeko eta programatzeko teknikaria
  • Makineria eta industria ekipo-instalazioen muntatzaile-taldeko arduraduna.
  • Makineria eta industria ekipo-instalazioen mantentze-taldeko arduraduna


Moduluak

  • Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak
  • Sistema elektrikoak eta elektronikoak
  • Makina-elementuak
  • Fabrikazio-prozesuak
  • Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa
  • Sistemen integrazioa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Sistema mekanikoak
  • Sistema mekatronikoen konfigurazioa
  • Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa
  • Sistema mekatronikoen simulazioa
  • Mekatronika Industrialeko proiektua
  • Ingeles teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza