IKASTETXE BERRIKUNTZA PROIEKTUAK

Industria-paradigma aldaketari aurre egiteko prestakuntzarako baliabide berriak

  • Olatz Idigoras
Erasmus + KA2 proiektu honek, fabrikazio gehigarrien eta 3D inprimagailuen arteko lotura, mekatronika arloarekin nahi du integratu, ikasleak industria 4.0 kontzeptu emergenteetan kokatzen duten ezagutza eskuratu ahal izateko. Arlo desberdinetan ikuspegi aditua emango duten zortzi partaide biltzen ditu. 
 
Proiektuak, ikasle eta irakasleen ezagutza sendotzeaz gain, 4 produktu intelektualen garapena jasoko du:
  1. O1: bere garapenerako ezagutza oinarri gisa erabiliko den eLearning plataforma (koordinatzaileak zuzenduta).
  2. O2: 3D inprimaketarako piezak eta euskarriak diseinatzeko prestakuntza-modulua, 40 erreferentziako pieza izango dituen datu-base batekin (fablabs-ek zuzenduta).
  3. O3: 4.0 industriari aplikatutako mekatronika modulua, 20 adibiderekin (CNC moldisten enpresek zuzenduta)
  4. O4: 3D inprimaketa, mekatronika eta programazioa erabiliz garatutako robot ireki bat ( Lanbide heziketako zentroek zuzenduta).

Plataforma de innovación papelera

El proyecto de plataforma papelera que desde hace varios años se está desarrollando en torno a la máquina  y la formadora de papel que Don Bosco tiene en sus instalaciones de Tolosa está íntimamente ligado a la innovación ya que abarca los siguientes aspectos :

INNOVACIÓN EDUCATIVA

Trabajo basado en un reto complejo, perfectamente estructurado y alineado con el currículo del ciclo formativo de mecatrónica. Los alumnos implementan mejoras tecnológicas en el obsoleto sistema de las diferentes máquinas de la plataforma

MEJORAS TECNOLOGICAS Y ENERGETICAS

Cambio de variadores de velocidad electromagneticos por variadores electrónicos más compactos.simples, fiables y con comunicación integrada.

Cambio de motores antiguos a motores eléctricos modernos más eficientes.

Cambio de tensión de alimentación eléctrica a 380 voltios, con mejor eficiencia energética.

Paso de sistema de control basado en observación subjetiva por parte del conductor a sistema automatizado basado en sensores y sistemas lógicos.

INNOVACIÓN EN APLICACIONES Y SERVICIOS

Implementación en un centro integrado de FP de un servicio dirigido a empresas punteras del sector papelero. Estas empresas contratarían trabajos con materiales innovadores a realizar en la máquina de papel, lo cual supone  una transferencia del conocimiento en la adopción de soluciones creativas e innovadoras, desde la empresa hasta el alumnado a través del profesorado.

TKNIKAKIN ELKARLANEKO BERRIKUNTZA PROIEKTUAK

Zirkuitu elektronikoak imprimatzen

Elektronika eta Telekomunikazioak saileko proiektu berriaren helburu nagusia zirkuitu imprimatuko plaken prototipatzearen arloan eransketa bidezko fabrikazioaren edota 3D imprimaketaren aplikazio berri bat burutzea da. Proiektuan zehar zirkuitu imprimatuak eraiki ditzakeen 3D imprimagailu bat eskuratuko da eta makina mota hauen erabilera eta ezarpena baloratuko da Elektrizitate-Elektronika lanbide-arloko heziketa zikloetarako, baita elektronika sektoreko inguruko enpresetarako ere.
 
Innobakuntza proiektu honen markoa zehaztuko duten helburu estrategikoak hauxek dira:
  1. Prototipatze elektronikorako eransketa bidezko teknologiaren arloan agente aktiboa eta erreferentea izatea.
  2. 3D imprimaketa bidezko zirkuitu imprimatuen arloan ikertzea eta frogak eta entseguak burutzea.
  3. Telekomunikazio Instalazioak eta Mantentze-lan Elektronikoa heziketa zikloetan zirkuitu elektroniko imprimatuak sortzen dituzten 3D imprimagailuen erabilera sustatzea.
  4. Eskuraturiko ezagutzak FP Euskadi sarean eta lanbide-ingurunean barreiatzea.

Ongizaterako giza itxurako robota

  • Ion Hernandez
Proiektuaren lehen urtean, giza itxurako roboten piezak 3D inprimatzaile bidez osatu ondoren, eraiki eta honen mugimenduak programatzea lortu zen. Gaur egun giza itxurako roboten inguruko ezagutza kurba murrizteko eta eraikuntza sinplifikatzeko asmoz prozesua dokumentatzen ari da. Bestalde mikrokontrolagailu bidezko kontrol elektronika batetik, FPGA kontrol elektronika batera aldaketa egin nahi da. Era horretan energia kontsumoa murriztuz, erantzunen zehaztasuna handituz, programazio maila oso bisual eta erraz batekin. Bere garaian Arduinorekin gertatu zen bezala, gaur egun Alhambra II bezalako FPGA irekiekin gertatzen hasten ari da.
 
Innobakuntza proiektu honen markoa zehaztuko duten helburu estrategikoak hauek dira:
  1. Giza itxurako roboten arloan agente aktiboa eta erreferente Lanbide Heziketan izatea.
  2. 3D teknologiaz eta FPGAz osaturiko bi giza itxurako robot eraiki.
  3. FPGA libreen teknologia FpEuskadin bultzatzea.
  4. Aplikazio desberdinetarako, 4.0 teknologiak, giza itxurako robotetan txertatzea.

Elikagai funtzionalak medikuntza prebentibo eta pertsonalizatu baterako

  • Maitane Dorronsoro
Proiektu hau, ekonomia zirkularrari dagozkion hondakinen aprobetxamenduaren irizpideak aplikatuz eta 3D inprimagailua erabiliz, behar bereziak dituzten pertsonei (haurrak, nerabeak, adinekoak, kirolariak…) zuzendutako elikagai funtzional mota berriak garatzean oinarritzen da. Fabrikazio gehigarrizko teknika honek, algak, intsektuak, e.a., edo baita hazkuntza zelularraren bidez lortutako animali jatorriko proteinak (haragia edo arraina) erabiltzea ahalbidetzen du, horrela 2030 Garapen Jasangarriaren Helburuei jarraiki, ingurumena errespetatuz, hauekin metano gutxiago sortu eta ur gutxiago kontsumitzen baita
 
Helburu estrategikoak:
  1. Behar bereziak dituzten pertsonentzat elikagai funtzionalak garatzea.
  2. Proteina maila altua duten  elikagaiak garatzea. 
  3. Ekonomia zirkularraren irizpideak kontutan hartuz, sortzen diren elikagai hondakinen berrerabilpena.
  4. 3D inprimagailuarekin elikagaiak garatzea.
  5. Eskuraturiko ezagutzak FP Euskadi sarean barreiatzea.

AUTO FV LAB – Fotovoltaica laborategia: Autokontsumo fotovoltaikoa zabalduz

  • Ander Lertxundi
Estatuan eman diren azken erregulazio aldaketek, merkatu elektrikoan presioen gorakada etenganbeak eta energia iturri alternatiboak bultzatzeko beharrak autokontsumo fotoboltaikoaren gorakada ekarri du, eta etorkizunean gorakada handiagoa espero da. Honek instalakuntza hauen muntaia eta mantenuan ariko den persona adituen beharra handituko du. Kontestu hau kontutan izanik Hotz, Bero eta Klimatizazio Departamentuaren proiektu honek teknologia honen azken joerak Lanbide Heziketako irakasle, ikasle eta inguruko enpresengana hurbiltzea du helburu.
 
Berrikuntza proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira:
  1. Konektatutako autokontsumo fotovoltaikoaren bultzadan laguntzea, egungo egoeraren diagnostikoa eginez eta teknologia hauetan geure burua formatuz. 
  2. Proiektuan sortutako ezagutza Euskadiko Lanbide Heziketako sarera eta gure ingurune produktibora (ETE) transferitzea.
  3. Autokontsumoko teknologia fotovoltaikoaren eskalabilitatea eta bideragarritasun ekonomikoa/aurrezpena aztertzea instalakuntza eredu baten bitartez.
  4. Instalakuntza fotovoltaikoan neurketa, M2M monitorizazio ekipo eta zerbitzariari konexioa integratzea.

Heziraul edo alderantzizko ikasgela Lanbide Heziketan

  • Estibalitz Lizaso
Heziraul proiektuaren web gunea osatuta dago: heziraul.eus
2019-20 ikasturtean Heziraul formakuntza emango da Lan Prestakuntza eta Orientabideko irakasleei, Orientazio alorra daramatenei, Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko formazioa ematen dutenei, Ikaskuntzako Bitartekaritza-Zerbitzukoei eta zeharkako gaitasunetan trebatu nahi duten irakasleei.
 
Formakuntza bi alditan emango da. 
 
  1. I _formakuntza aldia: Zer da Heziraul eta nola erabili klasean. Heziraul baliabideak ikusiko dira, klasean nola txertatu baloratuz eta jarduera praktikoak eginez.
  2. II_formakuntza aldia: Heziraul erronketan txertatzeko proposamenak. Heziraul Ethazi erronketan nola txertatu azalpenak emango dira, proposamenak eta aholkuak. 

POWERTRAIN teknologia garatzea eta aplikatzea mugikortasuna aplikatzeko EUSKELEC Electric Drive

  • Gorka Yanguas
2017-2018 ikasturtetik Euskelec lehiaketa sustatzen ari da, lanbide-heziketako zentroetan fabrikatutako ibilgailu elektrikoen lehiaketa. Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira.
- Mugikortasunaren arloan teknologia iraunkorrenak bultzatzea.
- Automobilgintzaren sektorean gertatzen ari diren aldaketei erantzutea, gure ikasleen ezagutzak eta gaitasunak eguneratuz (elektrifikazioa, konektibitatea...).
- Ikasleen gaitasunak hobetzea, taldean lan egiteko orduan
Egia da, hala ere, bi edizioren ondoren, gure Automobilgintzako ikasleengan inpaktu egokia izateko behar den sakontasunarekin hedatzen ari ez den helburuetako bat dagoela. Eta powertrain elektrikoaren teknologiaren ezagutzaz ari gara (bateriak, trakzioko motorrak, eta kontrolagailua). Arrazoi nagusia da lehian erabiltzen den powertrain -a ibilgailu arin baten pack komertziala dela (Torrot Muvi), guztiz itxia dela konfigurazio parametroei dagokienez, eta ez duela aukera ematen ikasteko eta ezagutza transferitzeko. Horrez gain, pack hori hornitzeko zailtasunak daude, eta, horren ondorioz, gaur egun Euskelec garatzeko zailtasunak daude (aurten bateria bakarra izan dugu eskuragarri talde parte-hartzaile bakoitzeko).
 
Orain arte azaldutako guztiaren aurrean, berrikuntza-proiektu bat aurkeztu da, helburu nagusitzat hau duena:
  • "Powertrain teknologiaren garapen didaktikoa mugikortasun elektrikoko aplikazioetarako"
  • Bi helburu espezifikoren bidez hedatzen da:
    • "Fast Prototype" ren integrazioa eta dokumentazioa, LHko "Euskelec" ibilgailu elektrikoaren lehiaketan erabiltzeko, hirugarren edizioan.
    • Ibilgailu elektrikoen osagaiak ikasteko plataforma ireki bat sortzea (hardwarea/softwarea)

Nodos de red

- Nodos BIO

 

Don Bosco es uno de los cuatro centros de FP que integra el Nodo Bio. Fué impulsado desde Tknika en el curso 2016-2017 debido a que el ámbito de la salud  y las biociencias es una de las estrategias de especialización inteligente RIS3 de Euskadi. El objetivo general del Nodo Bio es detectar las necesidades del sector biociencias y biotecnología y así dar respuesta desde la FP a través de diversas actuaciones.

Durante los cursos 2016-2017 y 2017-2018 se ha realizado una primera fase de diagnosis  en la que se han entablado relaciones con las diferentes instituciones, clústeres y agentes de la RVCTI en materia de biociencias. En cada una de las reuniones se han analizado sus políticas y estrategias para poder realizar un diagnóstico de las posibles aportaciones de la FP.

En este curso 2018-2019 se llevará a cabo la fase 2, que consiste en realizar propuestas concretas a cada uno de los entes analizados en la fase 1. Se seguirá realizando la vigilancia tecnológica, se priorizarán las líneas de actuación y se establecerán colaboraciones entre los distintos centros de FP de este área.

ESPEZIALIZAZIO ARLOAK

Droneak Lanbide Hezikentan Txertatzea

  • Daniel Etxeberria
Proiektuaren barnean UAV, tripulatu gabeko ibilgailu hegalariekin eta uretako droneekin lan egitea da asmoa; helburu nagusitzat hartuta LH ikastetxe eta irakasleei bitartekoak eskaintzea, euren eguneroko jardunean droneak txertatu ditzaten. Proiektua ikastetxe desberdinetan lantzen da, aireko Dronak Bidasoa LHII ikastetxean, eta uretako droneak Blas de Lezo Pasaiko Itsas Arrantza BHI eta Don Bosco LHII ikastetxeetan.
 
Proiektu honen helburu estrategikoak hauxek dira:
  1. Lanbide Heziketako zentroak agente aktibo eta erreferentziako bilakatzea droneen inguruko ezagutza transferitu eta hedatzerako orduan, droneak irakaskuntzan txertatuz.
  2. Lanbide Heziketako zentroak ahalduntzea eta agente aktibo eta erreferentziako bilakatzea dronen aplikazioen inguruko ezagutza garatzerakoan.
  3. Lanbide Heziketako ikastetxeen eta droneen sektoreko enpresen arteko lankidetza sarea sortzea

IoM industria 4.0-n

  • Aimar Lasa
Tknikako espezializazio arlo honen helburua, non Elektronika eta Telekomunikazio departamentuak kolaboratzen duen, industrian teknologia berrien explotazioa aztertzea da. Aurreikusitako ekintzen artean, besteak beste, honakoak aurki ditzakegu: sarera konektaturiko makinen datuen kudeaketa, MES batekin kudeaturiko sistema baten makinen integrazio eta manipulazioa, automatizaziorako maila altuko programazio lengoaien ikasketa eta trasferentzia, eta zibersegurtasunaren garrantziaz jabetzea.
 
Helburu estrategikoak:
  1. Industria 4.0 teknologien arloan agente aktiboa eta erreferentea izatea.
  2. Efizientzia optimizatzeko eta prozesu industriaen efizientzia hobetzeko datuen explotazio moduen ikerketa.
  3. Prozesu industrialen kudeaketarako ERP edo MES moduko teknologien erabileraren ikerketa.
  4. Automatizazio industrialean goi-mailako programazio-lengoaiak ezartzeko beharra aztertzea.
  5. Eskuraturiko ezagutzak FP Euskadi sarean barreiatzea.

Ikaslab, FAren Laborategia

  • Asier Moran
Proiektuaren helburu nagusia Fabrikazio Aditiboak eta haren inguruko teknologiek ematen dizkiguten aukera guztiak ikertzea da. Horretarako, makina mota desberdinak (multimarka) dituen laborategi bat dugu, eta bertan, I+G+b (ikerketa, garapen eta berrikuntza) bidez, ikasleek, irakasleek, enpresek eta gizarte-erakundeek teknologia berri horien inguruko ezagutza sortzeko eta partekatzeko erabil dezakete.
 
Innobakuntza proiektu honen markoa zehaztuko duten helburu estrategikoak hauxek dira:
  1. Prototipoak azkar egiteko teknologia gehigarriaren erreferente eta eragile aktiboa izatea.
  2. Fabrikazio Aditiboaren erabilera-bide berriak ikertzea.
  3. 3D inprimaketa-teknologia berriak eskuratzea eta ikertzea.: SLS 
  4. Eskuratutako ezagutzak LH Euskadi sistemara (Ikaslab Sarea), Don Boscoko kide guztietara eta ekoizpen-ingurunera transferitzea.

Arlo estrategikoa

- Tkgune

TKgune programa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2014/15 ikasturtean abian jarri zuen ekimena da. Ekimen horretan parte hartzen duten ikastetxe publiko eta itunduek helburu nagusi hau dute:

“Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean noranzko biko jakintza-transferentzia ahalbidetzea”

TKgunetik bi jarduketa-ildo nagusi finkatu dira Lanbide Heziketaren eta enpresen arteko zubi-lan hori egiteko:

  • Zerbitzuak enpresekin lankidetzan garatzea, haien berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko, horretarako ikastetxeek dituzten baliabideak erabilita (instalazioak, ekipamenduak, pertsonak, jakintza metatua…).
  • Zerbitzuak egitean eskuratutako jakintzak didaktifikatzea eta irakaskuntzara transferitzea.

 

 

 

 

Programaren garapenaren bitartez helburu bikoitza erdietsi nahi da:

  • Enpresen errealitatea Lanbide Heziketako ikastetxeetara hurbiltzea.
  • Ikastetxeek metatutako jakintza enpresek beren eskueran izatea.

 

Zeregin horretan, garrantzi berezia ematen zaio enpresek beharrei erantzuteko duten gaitasunari, eta proiektuek irakasleentzat erronka izan behar dutela nabarmentzen da.

Informazio gehiagorako:www.tkgune.eus