Scratch Tailerra

 

Itzuli

1. Helburuak

Urtero maiatzean Scratch Day ospatzen da, eta aurten ospakizuna berezia izango da, bere 10 urteurrena delako. Egun hau ospatzeko irakasleei zuzendutako tailer bat antolatu dugu Scratch-ek eta bere inguruko ekosistemak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko:

Scratch-ekin programazioari sarrera

ScratchJr (5-7 urtekoei zuzendutako bertsioa)

Scratch artefaktoak programatzeko sistema (Arduino eta beste batzuk) 

Zer da Scratch?

Scratch programatzen ikasteko aplikazio informatiko bat da. Ingurune grafiko batean oinarritzen da eta umeak eta helduak programazioan era erraz eta atsegin batean hasteko aukera ematen du. 

2. Nork parte har dezake

LH eta DBHko irakasleek.

3. Izen-ematea

Tailerrean parte hartu ahal izateko, hautagaiek 2017ko maiatzaren 11a baino lehen bete beharko dute izen-emate inprimakia. Inprimakia www.fpdonbosco.eus web helbidean aurki daiteke. Behar bezala beterik egon beharko du.

Edozein kasutan ere, antolakuntzak 2017ko maiatzaren 11a baino lehen jakinaraziko die hautagaiei onartuak izan diren edo ez.

Antolakuntza eta parte hartzaileen arteko harremanetarako posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiltzea lehenetsiko da.

4. Konfidentzialtasuna

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

5. Harremanetarako

Edozein kontsultarako:

www.fpdonbosco.eus

email-a: dbsariak(arroba)fpdonbosco.com

Tel.: 943510450

 

 

twitter
Babesleak 2017