Don Bosco Ibilaldia 2012

 

+2013 edizioa 

Rally 2012

2011ko klasikoen ibilbideak, ikastetxearen 50. urteurrena gogoratzeko antolatuak, izandako arrakasta kontuan hartuta, antolatzaileek Don Bosco Ibilialdia urteroko ekimen bihurtzea erabaki zuten.

Iazko edizioan ere inguruetako zaleen erantzuna nabarmena izan zen. Horrela bada, hasiera batean 60 izen-emate aurreikusten ziren arren, azkenean 105era igo zen kopurua, eta bertako patioa ez ezik alboko ikastetxearena ere erabili behar izan zen parte hartzaileen ibilgailu klasiko guztiak biltzeko.

Hotz handia izan bazen ere, parte hartzaileak parke itxia betetzen hasi ziren goizean goizetik. Parkean, dortsalak, ibilbide liburuak eta identifikatzeko eskumuturrekoak, babarrun jan oparorako ezinbestekoak, banatu zitzaizkien.

Automobilgintzan bete-betean murgiltzeko eguna izan zen, 50 km.ko ibilbidea ardatz hartuta, askotariko jarduerez osatua. Ekimena gozagarriagoa izan zedin, zentroko Slot klubak bere scalextric pista bertaratuen eskura jarri zuen. Bertan, 3 bueltako norgehiagokak antolatu ziren, baita jardunaldiko bueltarik azkarrenaren errekorra ezarri ere.

12:00etan izan zen ibilaldiaren irteera, hain zuzen ere, RACVNk jarritako kontrol postutik, beharrezko instrumentazio guztiaz hornitua, abiatuz. Ateratzen lehenengoak motozikleta gidariak izan ziren; batzuek 30 urte baino gehiago zituzten ziklomotorrak gidatu zituzten. Ondoren, minutuko bi parte hartzaileri ematen zitzaien irteera. Hasteko, ibilgailuek maldan gora egin behar izan zuten Ingelesaren Gaztelura iristeko; ondoren, Irunera jaitsi eta Lezorako bidea hartu zuten, motorrak bero-bero zituztela, Jaizkibelerako igoera mitikoari hasiera emateko. Handik Beko-Errota jatetxera abiatu ziren, ongi merezitako bazkariaz gozatzeko. Matrikulazio dataren arabera, ordena kronologikoan atera ziren autoak, automozioaren azken 50 urteetako historiaren erakusgarri.

Bazkalostean, ibilgailuak institutura itzuli ziren, agur-luncha hartu eta zenbait hitzalditan parte hartzeko.

Mario Garcíak, ekimenaren antolatzaileetako batek, era positiboan baloratu zuen parte hartze handia; halaber, etorkizunean ekimena urteroko hitzordu bihurtzeko asmoa erakutsi zuen.

Horrela bada, bertan izango gara.

Ekimenaren argazkiak (i)

Ekimenaren argazkiak(ii)