EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

Don Boscoko AUTOMOZIO departamentuak ondorengo heziketa zikloak eskaintzen ditu:

Erdi mailako zikloak:

  • Karrozeria
  • Ibilgailuen elektromekanika

Goi mailako zikloak:

  • Automozioa

Gure helburua bikotza da: batetik, ikasleak ibilgailuen mantentze lanak antolatzeko eta programatzeko gai izatea nahi dugu; bestetik, automozio sektoreko harreman profesionaletan eroso jarduteko prestatu nahi ditugu. Horretarako, eduki praktiko-teorikoen prestakuntza eskaintzen diegu, beharrezko diren ezagutzak eta trebetasunak eskura ditzaten.

 

Renault Auris elektrikoak

Shell Eco Marathon proiektu europarra

SHELL ECO MARATHON Europako zenbait zirkuitutan antolatzen den urteroko lehiaketa da. Lehiaketako parte hartzaileak ahal denik eta erregai gutxien erabiliz, ahal denik eta distantzia luzeena egiten saiatu behar dira. Lehiaketa hezkuntzarekin oso lotua dago, parte hartzaile gehienak eskola teknikoak, unibertsitateak eta bestelako ikastetxeak baitira.

SHELL ECO MARATHON 1939an sortu zen, Estatu Batuetako SHELL ikerketa laborategi bateko zientzialariek egindako lagunarteko apustutik abiatuta. Erronkaren irabazlea honakoa izango zen: bere ibilgailua erabiliz, erregai galoiko milia gehien egitea lortuko zuena. Erregaiaren kontsumoa gutxitzeko helburutik abiatuta, lehiaketa garatu eta Europara zabaldu zen.

Egungo formatua Frantzian sortu zen 1985ean, 20 herrialde europarretako ingeniari eta zientzialari ugari erakarriz, automozioaren esparruan ingurumenarekiko errespetua erakusten duten energia alternatiboen erabilera sustatzeko asmoz.

Euskoskills

Isidro Zaldua, TKNIKAko kidea eta EUSKOSKILLSeko arduraduna, IEFPS DON BOSCO GLHBIko Automozio departamentuarekin harremanetan jarri zen eta FICOBAn beraien espezialitateari (hau da, ibilgailuen pintatzea eta ibilgailu teknologia) dagozkion skillsak antolatzeko aukera eskaini zien. Bilera egin ostean, departamentuak erabaki zuen José Luís Pérez (ibilgailuen pintatzea) eta Carlos López (ibilgailu teknologia) izango zirela lehiaketa abian jarriko zutenak.

Skilla Lanbide Heziketako espezialitate bereko ikasleen arteko lehiaketa da; ezagutza teknikoak baloratzen dira eta alderdi praktikoa nabarmentzen da. Hasteko, Autonomia Erkidegoetan egingo dira; ondoren, irabazle bakoitzak bere Erkidegoa ordezkatuko dute SPAINSKILLSetan, eta bertan garaile ateratzen denak WORLDSKILLSetan parte hartuko du.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com