EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Metal eraikuntzak

Gaitasun orokorra

Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.

Lan irteerak

Lanbide-irudi honek jarduera hauetan diharduten industrietan egiten du lan: andel handien, galdara astunen eta industria-tutueriaren fabrikazioa. Lanpostu aipagarrienak ondorengoak dira:

  • Metal eraikuntzako teknikaria
  • Metal eraikuntzen ekoizpeneko arduradun
  • Ordenagailuen bidezko diseinu-teknikaria metal eraikuntzan eta galdaragintzan
  • Fabrikazio mekanikoko programatzailea
  • Tututerien garatze-teknikaria
  • Metal eraikuntzen zein muntaien arduradun


Moduluak

  • Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
  • Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa
  • Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak
  • Metal-eraikuntzen lotura eta muntaia-prozesuak
  • Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Metal-eraikuntzen diseinua
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa
  • Produkzioaren programazioa
  • Metal-eraikuntzen proiektua
  • Ingelesa teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com