EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

Don Boscoko ERAIKUNTZA METALIKOAK ETA SOLDADURA departamentuak honako heziketa ziklo hauek eskaintzen ditu

Erdi mailako zikloak

- Soldadura eta Galdaragintza

Goi mailako zikloak

- Eraikuntza metalikoak

Gure helburua ikaslea giza ikuspegitik zein ikuspegi teknikotik soldadura eta galdaragintza esparruetako enpresetan lan egiteko prestatzea da.

 

Erdi mailako moduluak

  • MIG:Modulu honetan, marrazketaren arauetatik abiatuz, fabrikazio eta multzoen planoak interpretatzeko gaitasuna garatuko duzu, bistak, ebakidurak, krokisak eta abar eginez.
  • MMO: Modulu honetan planoak interpretatzen ikasiko duzu. Planoetako informazioari jarraituz, bi proiekturen fabrikazioa eta muntaia egingo dituzu (hodien egitura eta Dumper).
  • MMT: Modulu honetan piezen dimentsioak eta geometria neurtu eta egiaztatu ahal izateko beharrezko diren tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
  • MSP: SOLDADURA BABESTUTAKO ATMOSFERAN
    Modulu honetan ondorengoak egiten ikasiko duzu:
    • TIG eta MIG-MAG soldatze tresnak y PAW plasma soldadura tresnak prestatu eta behar bezala erabili. Soldatu beharreko materialak honako hauek izango dira: karbono altzairua, aluminioa eta altzairu herdoilgaitza.   
    • MIG-MAG soldadura robota programatu eta erabili. Ondorengoak dira bere ezaugarriak: ABB IRB 1600 robota, IRC5 kontrolatzailea eta IRBP  750 motako 2 ardatzen posizionatzailea.
  • MTR:TRAZADURA, EBAKIDURA ETA KONFORMAZIOA
    Modulu honetan ondorengoak egiten ikasiko duzu:
    • Forma geometrikoen eta intersekzioen garapenak trazatu laminetan eta xaflen gainean (txantiloietan).
    • Materialak eta ebaketarekin lotutako tresnak prestatu. Hala nola, ebaketa mekanikoarekin lotutako esku-zizaila eta zizaila alternatiboa, eskuzko ebaketa termikoarekin lotutako oxiebaketa eta plasma, eta CNC motakoa (plasma).
    • Konformazio mekanikoaren bidezko makinak (xafla eta hodi kurbagailuak, eta tolesteko makina) erabili.
    • Lan arriskuen prebentziorako arauak bete.
  • SAN: Modulu honetan lodiera askotariko altzairu piezak elkarren artean soldatzen ikasiko duzu; horretarako, elektrodo estalia eta oxigas soldadura prozesuak erabiliko dituzu.

Goi mailako moduluak

  • MCC: Modulu honetan xaflak eta altzairuzko profilak gauzatzen, kalkulatzen, mozten, mekanizatzen eta korformatzen ikasiko duzu. MRF diseinuari dagokion 1. mailako proiektua fabrikatu eta muntatzeko beste ezagutza eskuratuko duzu.
  • MCP: Modulu honetan kalitateari, lan arriskuen prebentzioari eta ingurugiroaren babesari dagozkien araudiak kontuan hartuko dituzu, eraikuntza mekanikoko 1. mailako proiektua diseinatu eta eraikitzeko orduan.
  • MDP: Modulu honetan mekanizazio, konformazio, muntatze eta soldatze prozesuekin lotutako operazio anitzak aztertuko dituzu. Horretarako, beharrezko diren makinak, erremintak eta bestelako tresnak erabiliko dituzu. Halaber, probak, materialen erresistentziarako kalkuluak, metrologia praktikak eta bestelakoak egingo dituzu, ikasturtean zehar diseinatu eta egingo duzun proiektuan.
  • MPC:Modulu honetan ikasturtean zehar egindako proiektuaren gauzatzea eta ondorengo aurkezpena planifikatuko dituzu.
  • MPP:Modulu honetan ekoizpena hobetzeko kudeaketa tresnak eta teknikak aztertuko dituzu. Ikasitako guztia lehenengo eta bigarren ikasturteetan zehar egingo dituzun proiektuetan aplikatu ahal izango duzu.
  • MRF:Modulu honetan planoak irakurtzen eta interpretatzen ikasiko duzu. Eraikuntza metalikoetako lehenengo kurtsoko proiektua diseinatuko duzu (lantegian eraikiko duzu), CAD programak erabiliz, 2D zein 3D kontuan izanda (AutoCAD, Solid Edge).
  • MUM:Modulu honetan piezak (altzairuzkoak, aluminiozkoak, helrdoilgaitzak…) elkarren artean soldatzen eta muntatzen ikasiko duzu. Horretarako, elkartze prozesu anitzak erabiliko dituzu; elkartze mekanikoak, soldadura bidezkoak (elektrodo estalia, Mig-Mag, Tig…). Ezagutza hauek lortzeko, proiektua egin beharko da; bertan, 1. mailako beste modulu batzuk ere landuko dira.
© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com