EU | ES | EN
Gobierno Vasco

VIII. DB Bots 2019 - Oinarriak

 

Itzuli

DBBots

1. Helburuak

Abiadura froga, bide itxi eta erraz batean zehar (bidetik atera gabe), ahalik eta abiadura azkarren aritzean datza, robot batek bestea harrapatu arte.

2. Nork har dezake parte

Edozein pertsonak parte hartu dezake, baina pertsona batek robot bat bakarrik aurkez dezake txapelketara.

Lehiaketarako hautagaiek 2019-ko Maiatzaren 10a baino lehen bete beharko dute lehiaketaren web orriko imprimakia. (Izen ematea Maiatzaren 2an irekiko da)

Imprimakia www.fpdonbosco.eus web helbidean bete daiteke. Behar bezala beterik egon beharko du.

Antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko harremanetarako lehentasunez posta elektronikoa eta lehiaketaren web orrialdea erabiliko dira.

3. Proba

3.1. Abiadura froga, bide itxi eta erraz batean zehar (bidetik atera gabe), ahalik eta abiadura azkarren aritzean datza, robot batek bestea harrapatu arte.

3.2. Kokalekuz trukatzen joango dira, robot batek bestea bi bider harrapatzen duenean garaile izango da.

4. Pistaren ezaugarriak

4.1. Pista kolore zuriko zirkuitu itxi bat izango da (kolorea berdina izango da baina guztiz zuria izan beharrean krema itxurako bat izan daiteke), bidegurutze eta maldarik gabekoa (teknikoki saihestu ezin direnak izan ezik). Robotak pistan zehar, mugetatik atera gabe birak emanez higituko dira.

4.2. Pistan egongo diren seinale batzuen bitartez, roboten irteera puntuak adieraziko dira. Marka bakoitza zirkuituko punta batean egongo da.

4.3. Zirkuitua, ibilbidea definitzen duen bi lerro beltz paraleloz osaturik dago. Robota bien arten, edo bietako baten gainean ibil daiteke, zirkuituko kanpoko marraren bat robotaren zatiren batek ukitzen ez duen bitartean.

4.4. Zirkuituko kanpo lerroak kolore gorrizkoak izango dira eta robota ibil daitekeen muga adierazten dute. Robotak inolaz ere ezingo du lerro hauetakoren bat ukitu, bestela kanporatua izango baita.

4.5. Ibilbidea mugatzen duten bi lerro beltz paraleloen arteko tartea 15 ± 5 zm izango da.

4.6. Ibilbidea mugatzen duten lerro beltzen eta kanpoko lerro gorrien arteko txikieneko tartea 15± 5 zm izango da.

4.7. Lerro gorriak eta lerro beltzak 2 ± 0,5 zm zabalera izango dute.

4.8. Pistako lerro beltzen erradio txikiena 40 ± 5 zm izan daiteke.

4.9. Pistaren inguruan 0,5 m-ko Segurtasun Tarte bat egongo da, epaileentzat eta parte hartzaileek hasieran robota pistan kokatu ahal izateko.

5. Robotaren ezaugarriak

5.1. Robotak ezingo du neurri hauek gainditu: 20zm zabaleran x 30 zm luzeran, bere goikaldeko bistatik.

5.2. Robotaren altuera 13 zm-tik gorakoa ez da izango.

5.3. Abiadura lehiaketan parte hartzen duen robotaren gehienezko pisua ez dago mugaturik.

5.4. Irteera adierazten denean, robota abiarazteko eskuz eragin beharko zaio. Robota lurrean guztiz kokaturik egon beharko da.

5.5. Irteera seinalea baino lehen robotek ezin dute inolako zatirik mugimenduan eduki, ezta lasterketa hasi ondoren zatirik galdu.

5.6. Robotarekin inolako komunikazio sistemarik ez da onartzen.

5.7. Robota guztiz autonomoa izan behar du. Epaileek robota kanpotik maneiatzen ari direnaren susmoa badute, robota kanporatua izango da.

5.8. Robotak ezingo dute inolaz ere ez pista hondatu.

6. Saria

  • Lehen sailkatuak: 250 euro.
  • Bigarren sailkatuak: 200 euro.
  • Hirugarren sailkatuak: 150 euro.
  • Laugarren sailkatuak: 100 euro.
  • Batxilergoko, DBH (edo beheragokoa)-ko eta Erdi Mailako FP-ko robot onena: 100 euro.

Saria 2019-ko MAIATZAREN 18-an emango da Errenteriako DON BOSCO ikastetxeko areto nagusian

7. Roboten lehiaketa

Lehiaketa 2019ko maiatzaren 18an Don Boscoko gimnasioan izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.

8. Konfidentzialtasuna

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

9. Harremanetarako

Edozein kontsultarako:

www.fpdonbosco.eus

email-a: dbsariak(arroba)fpdonbosco.com

             a.etxezarreta(arroba)fpdonbosco.com

Tel.: 943510450 

10. Oinarrien onarpena

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta aldaezinak dira lehiaketaren fase guztietan.

Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.

Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz San Marko Errepidea z/g 20100 Errenteria helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.

 

 

twitter

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com