EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Logo elektronika don bosco

Bizi ezazu esperientzia hau gurekin!

Hau da gure xedea...

Gure departamentuaren xedea gugan konfiantza osoa jartzen duten pertsona horiei garapen pertsonal eta profesionalerako aukera bat eskaintzea da.  Gizaki orok duen talentu pertsonal eta sozialean gaitasunik handiena lortzen lagundu nahi dugu: teknikariaren aurretik pertsona dago.

...eta ikuspegi bat daukagu...

Prestakuntza altuko teknikariaren profila eskatzen duten enpresa eta gune teknologikoen erreferente izan nahi dugu, eta horretarako egiten dugu lan. Orokorrean XXI. mendeak eskatzen dituen konpetentzien jabe diren pertsonak eskaini nahi dizkiogu gizarteari. Gure ikasleak aukera duten edozein lekutan aldaketarako motor izaten irudikatzen ditugu.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...badakigulako zer garen... 

Hezkuntza ulertzeko modu bera partekatzen dugun irakasle talde bat gara. Taldean lan egiten dugu formakuntza ibilbide osoa hasieratik bukaeraraino planifikatzeko, helburu komunak zehazten eta garatzen ditugun gure ikasleak abantaila konpetitiboaz balia daitezen.  Teknologia berrien erabilerak etengabeko komunikazioan mantentzen gaitu barrukoarekin nahiz kanpokoarekin, eta horrek erreakzionatzeko eta erantzuteko gaitasun handia ematen digu.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Hauek dira gure baliorik preziatuenak: 

  • Gure lanbidearekin eta xedearekin konpromezua.
  • Talde-lana.
  • Etengabeko berrikuntza eta formakuntza.
  • Mugikortasuna, aukeren bilaketa eta nazioartera zabalkundea.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...egiten dugun horretan sinisten dugu…

Etekin handiko teknikak, formakuntza DUALa eta eleaniztasunak osatzen duten formakuntza marko konbinatu baten alde egiten dugu apustu Lanbide Heziketako titulu bat lortzen irudikatzen diren ikasleentzat. Gaitasun ziurtagirien eta diseinu propioko ikastaroen bidez langile zein langabetuei beren ezagutzak eta trebetasunak hobetzen laguntzen diegu euren bizitza profesionalarekin jarraitu ahal izateko. 

Gure eskaintza inguruneko eskaera errealetara egokitzeko berrikuntza proiektu teknologiko eta pedagogikoetan aktiboki hartzen dugu parte.

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

...eta nola egiten dugu…

Enpresek eta gizarteak orokorrean ez dituzte ezagutzak dituzten pertsonak eskatzen, ezagutza kudeatzen dakiten pertsona eta profesionalak baizik. Gure ikasleek euren familia profesionaleko edozein ingurunetan moldatzeko konpetentziak lortzeko lan egiten dugu. Horretarako Erronketan oinarrituz egiten dugu lan. Irakasgaiak nahasten ditugu intermodularitatea bilatzeko eta gure sektoreko errealitatera hurbiltzeko. Gure irakasle taldearentzat ez dira berdinak irakastea eta ikastea. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Gure ikasleek arazoen ebazpenaren prozesua bizi dezaten nahi dugu, hasieratik euren trebetasunak eta ezagutzak benetako ingurune batera egokitzeko. Horretarako metodologia aktibo eta kolaboratiboak erabiltzen ditugu, hau da, gure ikasleak dira euren ikaskuntza prozesuko protagonistak, euren ikaskuntza bilatzen, aurkitzen eta bizitzen dutelarik; eta hori guztia taldean lan eginez, kolaboratuz eta partaidetasuna eraikiz. Taldea ikasteko oinarrizko erraminta da. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Gure ikasleen mugikortasuna irakasle taldearena bezain garrantzitsua da. Ikasten eta egiten ikasten dugu, baina XXI. mendean sinisten dugu inoiz baino gehiago, bizitzen ikasi behar dugu. Enpresek mugitzen, harremanetan jartzen, komunikatzen... dakien teknikaria nahi dute. Helburu hori lortzeko ikaslegoak zein irakaslegoak azoka teknologikoetan, proiektuen lehiaketetan... parte hartzen dugu, non ikasgelan egindako lana defendatzen dugun. Gure proiektuak kanpora ateratzen dira, eta gure ikasleek pertsona eta profesional moduan hazten laguntzen dieten esperientziak bizitzeko aukera dute. Gure ikasleak ez dira etorkizuna, oraina baizik. 

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

Ikaskuntza zehazteko gure moduak  pertsona asko berreskuratu ditu, aurreko hezkuntza etapetan galdutzat ematen ziren pertsonak.  Arrakasta kasu ugari dauzkagu, porrot egin zutela uste zuten pertsona asko enpresan funtsezko izatera pasa dira, euren talentua aurkitu dute, hau da, bizitzan aurrera egiteko behar zuten hori.  

Elektronika Don Bosco

Elektronika Don Bosco

¡Ez itxaron gu ezagutzeko!

Kuriositatea baldin badaukazu sare sozialen bitartez jarrai gaitzakezu. Gure jarduera guztia transmititzen saiatzen gara teknologia berriak erabiliz. Gure ikasleen identitate digitala areagotu nahi dugu baliabide teknologikoak erabiliz. Erakuslehio erakargarri batean bilakatu nahi dugu gure jarduna enpresa eta interes-talde ezberdinetzat. Teknologiaren erabilera egokia sustatu nahi dugu eta era berean egiten dugunaren eta garenaren testigantza utzi nahi dugu.

Aukera guztietan topatuko dituzu egiten ditugun jarduera mota ezberdinak: gelako jarduna, lehiaketak, azoka teknologikoak, irrati eta telebistako entrebistak e.a. Ezkerraldeko zutabean jarrai ditzakezu gure alorguneko irakasleen tweet-ak.

Facebook Youtube Blog Twitter

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com