EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Urrats Bat

Zer da Urratsbat programa?

LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu duen programa bat da.
Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak, enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea. Azken batean, ikastetxeak enpresa-ekimenak sortzen dituztenak izatea nahi dugu, tutore-lana (bideragarritasun-ikerketak, kokapena, baliabide teknikoak,...) eta aholku-laguntza eskainiz.

Norentzat da programa hau?

  • Lanbide Heziketako Erdi mailako eta Goi-mailako ikasleentzat.
  • Zentroko ikasle ohientzat.
  • Arautu gabeko prestakuntza-ikastoaren edo bertaratu beharrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.


Proiektuaren garapena

  • Hasteko, gogoa behar: Bigarren mailako ikasleentzako hitzaldiak, ekintzailea izateak zer dakarren azaltzeko.
  • Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa: Hasierako gogo hori dutenen artean, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzat. Ikasleek egitasmoak aurkeztu eta egitasmo horietarako oinarrizko bideragarritasun-planak egitea.
  • Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua: Hasierako agitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideragarritasun-azterketak egitea eta aztertzea.
  • Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea: Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa eta dirulaguntzak.
  • Enpresaren jarraipena: Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutoregidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantak argituz.

Zer dugu eskaintzeko?

  • Prozesua hasi eta bukatu arte, zentroan arduradun bat zure eskura izango duzu.
  • Ikastetxean, Ekinbiderako Bulegoa jarriko dugu, beharrezko baliabide guztiekin, enpresa sortzeko prozesuan egin beharreko lana egiteko.
  • Aurrera ateratzeko aldi horretan, zentroko ekipoak erabiltzeko aukera izango duzu (ahal bada behintzat, eta eskolak betiko moduan eman behar direla ahaztu gabe).
  • Kanpotik ere izango duzu nork aholkuak eman. Enpresa-munduari loturik dagoen erakunde bat ikastetxearekin lankidetzan ari da eta hark ere lagunduko dizu bai zure enpresa sortzen eta garatzen bai geroko jarraipenean.

10-11 ikasurtean sorturiko enpresak

  • VisualGrafik Diseño e Impresión
  • Conecting Europe
  • Surf Campers

11-12 ikasurterako aurreproiektuak

  • Elektromekanika-lantegia
  • Gertaerak antolatzea
  • Hotz-beroko elektrizitate-instalazioak
  • Bizikleten salmenta eta konponketa


Informazioa eta egitasmo-aurkezpena

Beste informaziorik nahi baldin baduzu, Urratsbatek ikastetxean duen arduradunarengana jo.
Carretera San Marcos s/n.,
20100 Errenteria
tel.: 943 51 04 50/54/58
fax: 943 529 220
urratsbat@fpdonbosco.com

Urratsbat-Ekintzailetasun programa



ARDURADUNA:
Jesus Amatriain
Iratxe Osa

ENPRESA KOLABORATZAILEAK

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com