EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Nazioarteko Proiektuak

Nazioarteko programen helburu orokorra bertan parte hartzen duten europar herrialdeetako hezkuntza eta heziketa sistemen arteko harremana, lankidetza eta mugikortasuna erraztea da; era horretan, programek kalitatearen erreferentzia bihurtu nahi dute, mundu mailan.

IEFPS Don Bosco GLHBI 2003an hasi zen Leonardo Da Vinci eta Erasmus izeneko nazioarteko proiektuetan parte hartzen, ikastetxeko ikasle eta irakasleen eskariei erantzuna emanez (izan ere, proiektuotan parte hartzeko beharra ikusten zuten). Ordutik gaur egunera arte, 175 ikasle inguruk egin dute Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialdeetan, hala nola, Erresuma Batuan, Polonian, Alemanian, Suedian, Italian, Frantzian, etab.

2007an Erasmus Unibertsitate Gutuna eskuratu genuen.

IEFPS Don Bosco GLHBIn praktikak enpresa europarretan egitearen aldeko gara, horrek ikasleari zenbait abantaila ekartzen dizkiola uste baitugu; besteak beste, ondorengoak:

  • Ezagutza formalak praktikan jartzea.
  • Europako lan merkatua ezagutzea.
  • Sektorean ematen diren berrikuntza teknologikoei aurre egiteko prestatzea.
  • Ikasleak bere autonomia mailan gora egitea, baita heldutasun pertsonal eta profesionalean ere.
  • Lan ohiturak hartzea eta erantzukizunei aurre egitea.
  • Ikasleari adorea ematea, bere gaitasun profesionala gara dezan.


© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com