EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena

Ongi etorri LPO eta Ingeles mintegien atalera. Bi mintegi hauetako irakasleok Don Boscon eskaintzen diren ziklo guztietako modulu ezberdinak irakasten ditugu; baita langileentzako etengabeko prestakuntza eta goi-mailako zikloetara sartzeko sarbide-proba prestatzeko ikastaroa ere. Halaber, zerbitzu eta proiektu batzuk kudeatzen ditugu.

Mintegietako irakasleok ematen dugun prestakuntza

  • Laneko Prestakuntza eta Orientabidea
  • Enpresa eta Ekimen Ekintzailea
  • Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan
  • Lan giroko harremanak
  • Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza
  • Ingeles teknikoa
  • Lan-arriskuen prebentzioa (Etengabeko Prestakuntza)
  • Goi-mailako zikloetara sartzeko sarbide-probarako prestakuntza ikastaroa

Mintegietako irakasleok kudeatzen ditugun Zerbitzuak eta proiektuak

Urrats Bat
Kultura ekintzailea zabaltzeko eta ikasleek zein ikasle ohiek bere enpresa propioa sortzen laguntzeko programa da.

+ info

Enpresa Gazte Hezitzailea (EGH)
Geletan, eskola enpresen sorreraren inguruan garatzen den hezkuntza-programa da. Inguru berritzailea sortzen du eta, erabateko metodologia praktika erabiliz, enpresa mundua gelara hurbiltzen du.

http://www.valnaloneduca.com/eje/

Hizkuntza Normalkuntza 
(Poner encale a web)
Proiektu honen bidez, Don Bosco GLHBIk euskararen presentzia eta erabilera bermatu eta indartu nahi du Zentroko eremu ezberdinetan.

D. enok B. atera aldizkaria

Zentroak sortzen duen informazioa jasotzeko urtean bitan argitaratzen den aldizkaria.

Aldizkaira

AEleaniztasuna
Goi-mailako Mekatronika industriala zikloan, Eleaniztasuna proiektu barruan, LPO modulua ingelesez eman daiteke. Ziklo honetako beste bi modulu ingelesez ere ematen dira.

Nazioarteko Proiektuak

Don Bosco GLHBIk ikasleei Erasmus eta Leonardo da Vinci programetan parte hartzeko aukera ematen die. Programa hauen bidez, ikasleek Lantokiko Prestakuntza modulua Europar Batasuneko enpresa batean egin dezakete.

+ info

Ingelesa indartzeko klaseak
Atzerrian Lantokiko Prestakuntza modulua egingo duten ikasleei zuzenduta, ingelesa indartzeko astean 6 orduko ikastaroa da, ikasturtean zehar, arratsaldean emandakoa.

Gure blog-ak

Lana bilatzeko blog-a

http://foleros.wordpress.com

Lana bilatzeko beharrezkoak diren adierazpenak jasotzen dituen blog-a: laneko proiektua, laneko profila eta ingurua, hautatzeko prozesua, bilatzeko iturriak, aurkezpen-gutunak, curriculum vitae, proba psikoteknikoak eta laneko elkarrizketak. Bertan, Don Boscoko ikasleei dagozkien curriculum vitae ezberdinak aurki eta deskarga daitezke.

Lotura interesgarriak

Orokorrak
http://www.empleo.gob.es/es/Guia/
Laneko Ministerioko lan-gida.

http://www.canaltrabajo.com/orientacion_laboral
Enpleguari dagokion web-a. Baliabide onak ditu.

Kontratuak, gizarte segurantza eta prestazioak

http://www.sepe.es
Estatuko enplegu zerbitzu publikoaren web-orria. Bertan, prestazioei, lan-kontratuei, prestakuntzari, okupazio-behatokiari, Espainiako lan-gidari eta Europako lan-eskaintzei buruzko informazioa aurki daiteke.

http://www.seg-social.es
Gizarte Segurantzaren web-orria, kotizazio eta prestazioei buruzko informazio osoa eta eguneratuta ematen duena.

Lan-osasuna
http://www.mtas.es/insht/
Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionala. Lan-osasunari, legeen gida teknikoei eta prebentziozko ekintza-fitxei buruzko informazio ugari eta deskargarria.

http://www.osalan.com
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

http://osha.europa.eu/OSHA
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.

http://www.oect.es
Lan-baldintzen Estatuko Behatokia.

http://www.ccoo.es/istas/

Lan, Ingurumen eta Osasunerako Institutua.

Lan-bila
http://www.lanbide.net
Eusko Jaurlaritzaren web-orria. Bertan, enpleguari, prestakuntzari, orientazioari, autoenpleguari, estatistikei, enpresa-zerrendari eta abarrari buruzko informazioa aurki daiteke.

http://www.gipuzkoangazte.info/
Gipuzkoako Foro Aldundiaren web-orria. Bertan, beste zerbitzuen artean, prentsan agertzen diren lan-eskaintza guztien informazio eguneratuta  aurki daiteke.

http://www.euskadiempleo.net

Bilatzen duzuna Euskadin lanpostu bat aurkitzea baldin bada, web honetan lan-eskaintza ederra eta zabala aurkituko duzu.

http://www.infoempleo.es
Onenetariko bat. Lan-eskaintzak, orientazioa, prestakuntza, lanbide-profilak,.... Zure curriculuma argitaratzen uzten dizu.

http://www.infojobs.net
Espainian sektoreko liderra. Lan-poltsa, orientazioa, lanbide-profilak, informazio legala, lan-osasuna,....

Prestakuntza-eskaintza

http://todofp.com
Lan eta Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako ataria.

http://euskadi.net/lanbidez
Euskadiko Lanbide Heziketari buruzko informazio osoa.

http://www.educaweb.com

Prestakuntza-eskaintzari buruzko web-a: Lanbide Heziketa, unibertsitatea, postgraduak, masterrak, udako ikastaroak, bekak, … Bertan, lana bilatzeko zerbitzua ere aurki daiteke.

Prestakuntza eta enplegua europan
http://europass.cedefop.eu.int
Europa osoan, modu erraz eta ulergarrian, informazio akademikoa, pertsonala eta lanekoa aurkezteko atari europarra: curriculum vitae, hizkuntza-pasaportea eta Lanbide Heziketako titulazioak.

http://euro-pa.eu.int/ploteus
Ikasteko aukerei buruzko ataria. Truke-programak eta bekak.

http://ec.europa.eu/eures/
Lanbide-mugikortasunaren atari europarra. Langileei zein enpresariei lana bilatzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie; baita pertsonen joan-etorri askearen printzipioaz baliatzen den edonori.

Ekitea
http://www.gipuzkoaemprendedora.net
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sitea. Bertan, buletinak, dokumentu estrategikoak, ekiteko ezaguera, loturak,…. aurki daitezke.

http://www.ipyme.org/es
Enpresa txiki eta ertainentzako berariazko ataria. Ekintzaileentzako informazio ugari aurki daiteke.

http://www.ayudas.net
Buletin ofizialetan agertzen diren laguntza guztiak automatikoki biltzen ditu.

http://www1.ej-gv.net/delfos/inicio.asp?idioma=c
DELFOS gida: Euskadiko ekintzaileentzako berariazko laguntzak biltzen ditu.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com