EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Lanbide Heziketan Sartzeko Gida

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak argitaratu duen Lanbide Heziketan sartzeko gida honek orientagarria izan nahi du Lanbide Heziketan interesa duten guztientzat; lagungarria izan nahi du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleentzat, baita, lanean ari diren arren, lanbide-gaitasuna areagotu nahi duten langileentzat ere. Dokumentu honetan Lanbide Heziketaren gainean sortu ohi diren zalantzei erantzuten zaie, eta Lanbide Heziketaren mundu interesgarrian sartzeko jarraitu beharreko bideei eta egin beharreko urratsei buruzko informazioa ematen da.

Gure iritziz, Gida hau oso tresna erabilgarria eta baliagarria da lanbide-gaitasuna prestakuntzaren bitartez eskuratu edo gehitu nahi duten pertsona guztientzat. Hala bada, beraz, kontent izango gara, Lanbide Heziketa funtsezkoa baita gure herriaren garapenerako.

Lanbide Heziketan Sartzeko Gida

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com