EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Berokuntza Tailerra

Berokuntza Tailerrean gai praktikoak landuko dira egungo arautegietan oinarrituz. Besteak beste, galdara gelako mantenu lanak egitea, berokuntza instalazioen muntaia egitea, eguzki energiaz beroa sortzeko instalazio ezberdinak kontrolatzea ...

Elektrizitate Tailerra

Elektrizitateko Tailerrean gai teoriko praktikoak landuko dira. Etxeetako barne-instalazioen eta automatismo industrialen muntaia izango da bertako zeregin nagusia. Argi, nahiz indar-hartune ezberdinak instalatu, automatismo sinpleak landu, eta guztia egungo arautegiak beteaz.

Erabilera anitzeko ikasgelak

Gela hauetan garatuko dira zikloko gai ezberdinen atal teorikoak. Bertan proiektagailua eta sarera konektatzeko aukera izango dugu; departamentuko instalazio ezberdinetako datu irakurketa eta jarraipena egin ahal izateko.

Hotzeko Tailerra

Tailer honek bi zati nagusi ditu, beheko zatia eta goikoa. Goikoan ikasleentzako mahai, proiektagailu eta arbelaz gain; instalazio industrialak daude. Hotz kamara handiak, idortegia, konpresore zentrala eta bero ponpa. Aipaturiko gailu hauen erabilera eta kontrola ikasiko du ikasleak. Beheko aldean berriz, hotz kamara arruntekin praktikak egiten dira, zirkuitu ezberdinak muntatu, eta hauen abiarazte eta kontrola egin.

Marrazketa Gela

Ordenagailu ezberdinez hornituriko gela da hau. Instalazio errealetako planoak marrazten eta nola interpretatu behar diren erakutsiko da.

Proiektu Berriak

Orain arte garaturiko proiektuak:

  • Hotz instalakuntzen gestiorako softwareaezarpena (Danfoss).
  • Idortegi baten muntaia.
  • Eguzki Energia Termikoko instalakuntza baten muntaia.
  • Energia elektrikoa sortzeko eguzki energiaz baliatzen den instalakuntza baten muntaia.
  • Hozte dorrea ordezkatzeko intalazio geotérmico baten muntaia
  • Gela bat klimatizatzeko bero ponpa geotermiko baten muntaia
  • Hoztailetzat amoniacoa erabiltzen duen intsalakuntza baten muntaia
  • Mikrokogenerazioko instalakuntza baten muntaia

 

Proiektu Gela

Ordenagailu gela izaki, instalazio industrialetan erabiltzen diren automaten ordenagailu bidezko kontrola, eguzki energia bidezko argi indar sorkuntzarako instalakuntzen kontrola eta diseinu ezberdinen proiektuak landuko dira gela honetan.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com