EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Errenteriako CIFP Don Bosco LHIIko ingurumen konpromisoa

Errenteria eta Tolosako CIFP Don Bosco LHII eskolaren funtzioen artean hezkuntza-eskaintza dago, bai arautua eta bai ez arautua.

Errenteria eta Tolosako CIFP Don Bosco LHII eskolan eskaintzen diren zerbitzuek, edozein giza-jarduerarekin gertatzen den bezala, inguruarekin harreman estua dute,   ingurumenean eragina dutelarik. Aldi berean, irakaskuntza-jarduerek dituzten heziketa-baloreei ingurumen-baloreak eranstea beharrezkoa eta koherentea dela uste dugu.

Arrazoi honegatik, gure jardueraren garapen jasangarrirako gure ekarpena haunditzea hitzematen dugu. Horretarako kutsaduraren prebentzioarako konpromezua gure gain hartzen dugu, ingurumena gure erakundearen eguneroko kudeaketan txertatuz, era honetan gure ingurumen-joakera egunetik egunera hobetuz.

Ingurumenarekin lotutako alderdiak ezagutzea eta ebaluatzea hitzematen dugu. Baita ere gure langileei gure jarduerarekin eta bete behar dituzten funtzioekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza ematea, bere lanpostuan duten jokaerak ingurumenarekin dugun konpromezua islada dezan.

Gure erronken artean ingurunearen etengabeko hobekuntza lortzea dago,  ingurumen-araudiari moldatuz, guztiz bete arte.  Horretarako urtero helburuak, jomugak eta ingurumen-programak zehaztu eta berrikusiko ditugu, atal garrantzitsuenak murrizteko asmoarekin.


ERRENTERIA                      TOLOSA

Data: 2018/07/01

Carlos Lizarbe De Luis

CIFP Don Bosco LHIIko zuzendaria


© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com