EU | ES | EN
Gobierno Vasco

DRON gailuen garapena, mantenua eta eraikuntza

Gaur egun Ikastetxean garatzen den proiektua.

Lanbide heziketako sailburuordetzak eta Don Boscok bultzatutako proiektu honen helburu nagusia dronen ezagutzan eta trebakuntzan formatutako profesionalak sortzea da. Etorkizuneko profesionalek Dronak montatzen, mantentze-lanak burutzen, gidatzen eta abar aurreikusten denez, proiektu honekin berrikuntza bultzatu eta ezagutza berri bat sortu nahi da.

Proiektuaren garapena, emaitzen azalpena eta informazio zabaltzea  Elektronikako departamenturen blogaren eta twitter bidez burutuko da.

 

Ikaslab, 3D imprimaketa eta fabrikazio pertsonalerako laborategia

Gaur egun Ikastetxean lantzen den proiektua.

El proyecto Ikaslab, liderado por el departamento de electrónica, tiene como objetivo principal crear un Laboratorio de Ensayos de Impresión 3D en colaboración con Tumaker. Este laboratorio pretende ser un punto de encuentro de alumnado, profesorado, PYMES de Oarsoaldea y asociaciones de makers donde poder investigar y colaborar en esta incipiente tecnología, así como realizar la transferencia del conocimiento que se genere en su entorno mediante cursos de formación, talleres, workshops...

El ikaslab ofrecerá a la comunidad educativa de Don Bosco un espacio donde potenciar y desarrollar la creatividad y el talento de los alumnos y profesores. Servirá también para explorar nuevos modelos de negocio que surgirán entorno a esta tecnología y que permita a nuestros alumnos convertirse en emprendedores.

Smart Space

Gaur egun Ikastetxean lantzen den proiektua.

Proiektu hau Don Boscon orain dela 10 urte baino gehiago atezaina izan zenaren etxebizitza aprobetxatu eta bertan gaur egun bogan dauden eta europear komunitatean izugarrizko garrantzia hartzen ari den efizientzia energetikoaren aldeko apustua egitearen ondorio da.

Proiektuak 3 atal bereizten ditu eta denak gaur egun bizi garen espaziotan izan nahi dugun konfortaren inguruan eta konfort hau lortzeko erabiltzen den energiaren aurrezpena eta honek ingurugiroan dituen onurak dituzte ardatz.

Proiektuan bi irakaslek hartzen dute parte Auritze Etxezarreta elektronika departamentutik eta Alex Orena hotz, bero, klimatizazio eta efizientzia energetiko alorretik.

Lehen fase batean, birgaitze energetikoa burutuko da, honela espazioa definitzen duten itxiturak isolatu egingo dira bertako bero transmisioa minimizatu. Honen aurretik iparrera ematen duen itxituraren transmisio koefizientea neurtu da eta kamara termografiko bitartez itxituren akats nagusiak identifikatu dira. Birgaitzearen ondoren neurketa errepikatuko da lortutako emaitzen onurak aztertu ahal izateko. Era berean Don Boscoko ikasle den Aitor Hernandezek orain espazioak izango lukeen kalifikazio energetikoaren txostena burutu du eta honela proiektuaren amaieran lortutako kalifikazio berriarekin alderatu ahal izango da.

Bigarren fasean instalazio termikoak gehituko dira espazioa klimatizatzeko. Bertan aurreko fasean bezala energia aurrezpena eta ingurugiroa izango dira protagonistak, honela zentzu honetan dauden aukera ezberdinak bertan integratzea da helburua.

Hirugarren fasean, konforta izango da ardatz, iluminazio sistema egokiak, domotika instalazioak, instalazioen kontrol adimendua, etab garatuko dira. Guzti hau Android teknologia erabiliz uztartuko da eta dena web orrialde batetik kontrolatu eta jarraitu ahal izango da.

Behin hiru faseak osatuta, espazioa erakustoki bihurtuko da, bertan ikasleek klasetan jorratutako sistemak aztertzeko aukera izango dute eta era berean inguruko enpresen eskura egongo da. Proiektuan hainbat alor bateratzen direnez, esparru desberdinen arteko interakzio ugari sortzen ari dira eta sortuko den interesa handia izango delakoan gaude.

 

CO2 erabiltzen duten instalazioak hotz eta izozketa aplikazioetan

Gaur egun Ikastetxean lantzen den proiektua.

Proiektu hau CO2 hoztailearen erabilpena hotz eta izozketa instalakuntzetan abiadura handiz areagotzen ari delako sortu da. Alde batetik eraginkortasun energetikoa hobetzen delako eta bestalde Europar batasuneko ingurumen politikek bultzatzaturik atera diren arauak ongi betetzen dituelako zerga eta isunak sahiestuz. COa naturan ugari topatzen dugun osagai bat da, segurua eta ozono geruzari kalterik eragiten ez diona. Hori horrela, etorkizuneko hoztailea izatera deitua dago.

Gaur egun Euskal Herrian eta Espainiar estatuan orokorrean, instalatzaile eta mantentzaileek ez dute hoztaile honen teknologia menperatzen, eta formakuntza aldetik behar hau duten enpresei erantzun bat emateko LHII Don Boscon CO2ko instalakuntza bat martxan jarriko duen proiektua martxan dago iadanik

Proiektu hau burutzen Don Bosco ko bi irakasle ari dira Aitzol Izquierdo eta Josune Escudero. Aurten Instalakuntzaren diseinua landu dute eta muntaia irailerako programatuta dago. Datorren urteari begira instalazioa erabiliz formakuntzarako behar diren ikas unitateak landuko dira baita instalazio funtzionamenduaren datu analisia ere.

Android-en erabilera prozesu industrialen kontroletan

12-13 eta 13-14 ikasturteetan Tknikan garatutako proiektua.

Etorkizunerako ikuspegia - Gaur egun  une goren  bat bizi dugu smartphone-i eta tabletei dagokienez, bereziki bere konektagarritasuna dela medio.

Smartphone munduan geroz eta gehiago hazten ari den sistema eragilea da Android. Gartner-en arabera, 2008an saldutako smartphone-en 0,5ek nekez zerabilen Google-en sistema eragilea. 2011ean ordea merkatu-kuota 39ra iritsi zen eta 2012rako, analista hauek 49ko kuota  aurre ikusten dute eta badira goradaka hau azaltzen duten arrazoi ezberdinak:

- Erabiltzaileentzat, Android oso erakargarria da, aplikazio ugari ditu.

- Fabrikanteentzat sistema eragile merke eta segurua da.

- Multifuntzionala da. Telefono funtzioez gain, multimedia eragiketak burutu eta interneten nabigatu daiteke.

- Enpresei esparru ezberdinetako aplikazioak sortzeko aukera ematen die(urrutiko kontrola, domotika,...)

Ondorioz teknologia berri hau ezin hobeto sartzen da elektrizitate-elektronika familia barruko heziketa zikloetan, batez ere elektronika mikroprogramagarria lantzen den esparru horietan. Gailu mota hauen konektibitatea kontuan hartuz telekomunikazio esparruarekin ere erabat lotzen da.¿¿Haririk gabeko teknologiak indarrez bultzaka ari diren garai hauetan, proiektu honek Eusko Autonomi erkidegoko lanbide prestakuntzari ospea emango dio beste erakundeekin alderatuz.

Proiektuaren helburu nagusia ikastetxeeek gizartean hain hedaturik dagoen Android edo antzeko teknologiak sustatzen eta inplementatzen hastea da. Ikastetxeeek sistema eragile berri hauei buruzko ezaguera eta praktikak eduki behar dituzte ondoren hezkuntza arautuan eta ez-arautuan transmisioa egiteko. 

Honez gain, inguruko enpresa batekin elkarlanean teknologia hauen bitartez kontrolatuko den prozesu industrial baten inguruko praktika burutu nahi da.

POSITRONIKA.Elektrizitate-Elektronika familiaren espezializazio eta posizionamendua energiaren sektorean

12-13 eta 13-14 ikasturteetan Tknikan garatutako proiektua.

Proiektuaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Hurrengo urteetarako elektrizitate-elektronika famialaren mapa berria eratzea energia elektrikoaren sektorerako.
  • Energia elektrikoaren sektorearen eboluazioaren prospektiba bat burutzea, bere garapenerako beharrezkoak diren teknologiak adieraziz.
  • Proiektuaren bideragarritasuna proposatuko duen txostena burutzea, proiektu ideia berriak adierazi.

Honako hauek dira berariazko helburuak:

  • Energiaren sektorean zentraturiko Zaintza teknologikoa.
  • Teknologia zentruen eta enpresen kolaborazioa bilatu.
  • Inplikaturiko teknologien mapa prestatzea:
    • Elektronika.
    • Telekomunikazioak.
    • Instalazio elektrikoak.
  • Ikastaro eso seminarioen antolakuntza ikastetxe partehartzaileetan.
  • Energia elektrikoaren sektorearen helburuak eta estrategia bideak definitzea proiektuari jarraipena emateko.

Proiektu honetan honako ikastetxe hauek parte hartu dugu

  • IEFPS Repélega GLHBI
  • IEFPS Donbosco GLHBI
  • IEFPS ARMERIA ESKOLA GLHBI
  • Lanbide Heziketarako berrikuntza zentrua TKNIKA

Eta honako enpresa eta erakundeek kolaboratu dute:

  • Maser Microelectrónica.  MASER-MIC
  • TECUNI
  • Centro Nacional de Energías Renovables  CEDER
  • ORMAZABAL
  • IBERDROLA
  • Cluster de la Energía del País Vasco. CLUSTER ENERGIA
  • Asociación Cluster de Telecomunicaciones. Agrupación vasca de las tecnologías electrónicas y de la información. GAIA
  • INGETEAM
  • TEKNIKER

Mikrokogenerazioaren Aprobetxamendua Hirugarren Sektoreko Eraikuntzetan Eta Etxebizitzetan

11-12 eta 12-13 ikasturteetan Tknikan garatutako proiektua.

Ezarpen-ahalmenari buruz Europa mailan egin diren azterlanak kontuan izanik, mikrokogenerazioko ekipoak gero eta gehiago erabiliko dira eskaera termiko handia duten eraikinetan, hau da sistema zentralizatuak dituzten etxebizitzetan, hoteletan, ospitaleetan eta eraikin publikoetan, besteak beste. Sistema horiek aldi berean elektrizitatea eta bero erabilgarria sortzea ahalbidetzen dute, eta, eguzki-energia fotoboltaikoarekin eta minigenerazio eolikoarekin batera, mikrogenerazio-sistemen zati izanik, eta etorkizuneko sare elektriko adimentsuak (Smart Grid) kudeatuko dituen ekoizpen banatuko sistema berrien oinarria dira.

Proiektu honen helburua da etxebizitzetan  eta hirugarren sektorean mikrokogenerazioko ekipoak ezartzearen bideragarritasuna aztertzea eta ekipo eta sistema guztien ezaugarriak aztertu eta deskribatzea, horren ondoren jakintza hori lanbide-heziketaren barruan transmititzeko, “Instalazioa eta Mantentzea” eta “Energia eta Ura” lanbide-arloen bitartez.

Partehartzaileak:

-IEFPS DON BOSCO GLHBI – Josune Escudero.

-Usurbilgo Lanbide Eskola – Imanol Gabellanes.

-Urola Garaiko Lanbide Eskola (UGLE) – Xabier Txurruka.

congen

Basoko Biomasaren Ustiapena Eraikuntzen Klimatizaziorako

11-12, 12-13 eta 13-14 ikasturteetan Tknikan garatutako proiektua.

Gure herrialdeak duen erabateko energia-mendekotasunak eta erregai fosilen kostuen hazkuntzak instalazio termikoak diseinatzeko eta erabiltzeko irizpideak nabarmen aldatzea ekarri dute. Horren ondorioz, energia-eskaerako instalazioetan lehentasunezko iturri gisa energia berriztagarriak erabiltzeko joera zabaltzen ari da. Gure inguruan, hein batean betidanik erabili delako-edo, biomasa erabiltzea da etorkizun handiena duen energia berriztagarrien iturrietako bat, era guztietako biomasa, gainera, batez ere baso-jatorrizko biomasa.

Aurreko guztia dela-eta, era horretako instalazioetan esku hartzen duten eragileak ezagututa, gure ustez, beharrezkoa da horien prestakuntza-maila areagotzea energia termikoa lortzeko baso-biomasa erregai gisa tratatzeko prozesu osoa aintzat hartuta, baina bereziki etxebizitza isolatuetarako duen aplikazioari dagokionez, energiaren kostuaren eragina handiagoa baita arlo horretan.

Proiektu honen helburua da, alde batetik, biomasaren baso-arloko plangintza, kontserbazioa eta tratamendua aztertzea, eta, bestetik, garraioa, biltegiratzea eta beroa sortzeko eta igortzeko instalazioak, ezagutza hori Lanbide Heziketaren barruan transmititzeko, “Instalatzea eta mantentzea”, “Energia eta ura” eta “Nekazaritza” lanbide-arloen bitartez.

Ikastetxe laguntzaileak:

  • IES Construcción Vitoria BHI –  Ramon Pedro Bayer Úbeda.
  • DON BOSCO GLHBI – Ander Lertxundi Terradillos eta Jesús María Caballero Goñi.
  • Murgia BHI – Manuel Valbuena Rabadán.

Zuraren Ezaugarriak Finkatzeko Proiektua

11-12, 12-13 eta 13-14 ikasturteetan Tknikan garatutako proiektua.

Bidasoa eta Don Bosco LH Instututoek “Formación de especialistas en caracterización y comercialización de madera y productos de madera” izena duen proiektua elkarrekin egiten ari dira.

Zura eta bere erabilera egiturak eraikitzeko erlazionatutako lan hau Tknikan gauzatzen ari da.

Tknikako dinamizatzaile den Patxi Guardiak, Bidasoako Mª José Barriola irakasleak eta Jesús Caballerok, Don Boscoko irakasleak, talde interdisziplinarra osatu dute eta pasa den kurtsotik formakuntza, garapena eta laborategiko, zein mendiko lanetan dabiltza proeiktuaren jarraipenean dituzten helburuak jorratzen eta lanbide heziketarako material didaktikoak sortzen.

Hezkuntza Sailak bultzatutako berrikuntza proiektu honen xedea zuraren transformazioan sektore industrialean agertzen den premia batean datza.

Hain zuzen ere, nazioarteko legediarekin ados egoteko beharrarekin lotuta, zura industriek beren produkzio kontrola kudeatzeko eta egituretako egurra ziurtatzeko sistema bat behar dute. Horregatik, egurra sailkatu eta erresistentzia klase batekin erlazionatu behar da, Eraikuntza Kode Teknikoaren arabera.

EAEn eta Nafarroan ugari den Japoniar laritzaren (Larix kaempferi) egurrak ez du horrelako sailkapenik eta hau dela medio, bere ustiapena eta komertzializazioa murriztuak geratzen dira. Berez, nahiz eta aipatutako laritza oso kalitate onekoa izan, maiz, Europatik inportatutako egurrak gurea ordezkatzen du.

Horregatik,Tknikako taldeak bere ikerketa lan hau egiteko, laritza premiazko helburutzat hartu du.

Betebehar tekniko eta pedagogikoak asetzeko, lanak atal ezberdinetan banatu dira eta haien artean hauek aipa ditzakegu:

  • Jasangarritasunaren kriterioak jarraituz, PEFC sistemaren oinarrituz, ziurtatutako Gipuzkoa eta Nafarroatik zuhaitzetik hartutako laginekin esperimentazioa aurrera eraman da, laginketa Europako UNE-EN 408 entsegu arauaren arabera egin delarik. Hau dena, bi Aldundien laguntza pertsonala eta materialari esker burutu da.

  • Zerrategietan tankera ezberdineko habeen prestakuntza.
  • Ziurtatutako CESEFOR laborategira laginen bidalketa.
  • Emaitzen lorpena.
  • Egindako entseguen emaitzen ustiaketa eta UNE-EN 338 arauaren arabera erresistentzia klaseen sailkapena kalitateko klaseen arabera egingo da.

  • Lanbide Heziketarako aproposa diren material didaktikoen diseinua:

  • Egurra sailkatzeko eta egurra produktuak komertzializatzeko arautegiari buruzko manuala eta aplikazio birtuala.
  • Klasifikazioari buruzko bideoen grabaketa.
  • Begiz egindako egurraren sailkapenetik lortutako datuekin aplikazio birtual baten sorkuntza.

  • Zurgintza eta altzarigintza, nekazalgintza eta kimikagintzaren arloko irakaslego, ikaslego eta entrepesara lortutako arautegia eta ezagupenaren transferentzia, argitalpen eta kurtsoen bidez.

Aktibitateak programazioarekin bat datoz eta proiektua 2013ko uztailan bukatzea aurreikusita dagoenez, laster informazio gehiago emango dizuegu.

CARACTERIZACION

PBD (Prestakuntza Beharren Diagnosia)

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

Erakunde baten lehiakortasuna areagotzeko, beharrezkoa da langileentzat etengabeko prestakuntza bat mantentzea, euren lanpostuekin zuzenean erlazionatzen diren lanbide-prestakuntzan trebatzeko, aldaketen aurrean egokitzapen egoki bat sortzeko eta lankideekin elkarreragin eta erantzunkizun berriei erantzuna emateko.

Prestakuntza beharren diagnosia(PBD) enpresa edo erakundeen ustiapen eta kudeaketaren testuinguruan kokatzen diren prestakuntza beharren azterketa, identifikazio, ebaluazio eta balorazio prozesu bat da. PBD-a enpresek lehiakortasun beharrei eta erronkei erantzuna emateko Prestakuntza Planaren oinarrizko diseinua emango duen erreminta izango da.

Teknologien aurrerapenak, merkatuen globalizazioak, enpresen arteko lehiakortasunak eta langileei eskaturiko konpetentziak areagotu eta aldatu egin dira.. Prozesu guzti horiek ekipamenduen, instalazioen eta kudeaketa sistemen egokitzapena ekarri du, baita behar horiei erantzuna eman behar dieten langile prestatu eta balioanitzekoak edukitzea ere. Prestakuntza beharren azterketa batek langileek eduki beharreko konpetentzien detekzioa ahalbidetzen du eta ondorioz eraginkortasun handiagoz lan egiteko langileen Prestakuntza jarduerak definitzeko aukera eskeintzen du.

PBD-a enpresen prestakuntza beharrak asebetetzeko aukera moduan planteatzen da. Ezagutze, ulertze, planifikatze, egikaritze eta ebaluatze fase ezberdinetan kokatzen da nagusiki, azken helburua errealitate soziolaboralaren aldaketa enpresa moderno bateranzko bidean jartzea izanik. Gaur egun ezinbestekoa da enpresentzat euren interesei eta langileei erantzun eta aukera bat emango dien diagnosi sistema baten integrazioa euren estrategietan integratzea.

PLUMA (Mikrokontrolaturiko Plataforma Unibertsala)

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

PLUMA proiektuan Espainiako beste 14 ikastetxek parte hartzen dute. Hauek dira helburu nagusiak:

  • Lanbide Heziketako ikastetxeen eta diseinu elektronikoaren sektoreko enpresen arteko kolaborazioa estutzea eta ezagutzaren transferentzia ahalbidetuko duen tresna ezartzea.
  • Lanbide Heziketako ikastetxeetan elektronikako espezialitatean lantzen diren eduki teknologikoak berritzea.
  • Inguruneko enpresekin kolaborazioan soluzio elektronikoak implementatzeko I+D lanak burutu ahal izateko ekipamenduaren eguneraketa.
  • Ikasle zein irakasleengan izpiritu ikertzaile eta berritzailea sustatzea.

http://www.plumabot.es/moodle/

Utilización de captación geotérmica vertical para sustitución de torres de refrigeración en climatización de edificios con control remoto vía Web

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

Lo primero y ante todo, la idea del proyecto surge para optimizar la gestión energética y medio ambiental utilizando la energía geotérmica como solución innovadora en las instalaciones de diversos centros.

En nuestro caso la energía geotérmica, se utilizará para conectar una sonda geotérmica a una instalación de climatización y frío industrial sustituyendo una torre de refrigeración  y en este caso para eliminar el riesgo de legionelosis, un problema común en este sector.

Pasando al apartado de la ejecución del proyecto, en primer lugar tuvimos que realizar un estudio teórico de una sonda geotérmica, ya que el campo es muy amplio. Distintos tipos de sondas, cómo funcionan, materiales que se utilizan, ejecución del sondeo, conexiones,…etc. fueron algunos  de los temas que se vieron en el curso.

En segundo lugar se realizó el apartado práctico en el centro de enseñanza superior Don Bosco. Lo que se realizó fue un sondeo vertical para la puesta en marcha de la instalación geotérmica dando servicio a refrigeración, climatización y ACS.

Entre las ventajas y objetivos  que tiene este proyecto respecto  otros métodos, a parte de la seguridad medio ambiental,  es que podemos evitar el riesgo de legionelosis en torres de refrigeración, ya que desgraciadamente en Gipuzkoa, hay más de 50 casos aislados de legionelosis al año y no cabe duda que puede ser una enfermedad peligrosa.
Otra de las ventajas es el ahorro energético que supone, ya que la gran innovación es que la instalación seguirá condensando por agua pero sustituyendo la torre de refrigeración por la sonda.

Además de esto podremos monitorizar los parámetros de funcionamiento  de la sonda geotérmica, para poder ver en cada momento el comportamiento de la máquina y poder controlar temperaturas y otros parámetros así como consumo de energía, COP y comportamiento del suelo.

Ponpa Geotermikoaren Inguruko Konparaziozko Ikerketa Klima Bereizietan

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

Pasa den ikasturtean, Don Bosco GLHBIk, Montillako IES Inca Garcilaso eta Puertollanoko IES Virgen de Graciarekin batera, klima bereizietako eraginkortasun energetikoari buruzko ikerketa proiektuan parte hartu zuen. Proiektuan CIAT, IEP GEOTERMIA eta VAILLANT enpresek zein TKNIKA zentroak ere kolaboratu dute. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak (MEC) eman du aipatu proiektua aurrera eramateko diru-laguntza.

Proiektuaren garapenean zenbait fase izan dira, besteak beste, parte-hartzaileek gainerako ikastetxeetara, nahiz Montillako CIAT fabrikara eta Errenteriako TKNIKAko instalazioetara bisitak egin dituzte. Zenbait prestakuntza jardunaldi eta instalazioen abiarazte ere antolatu dira.Hasteko, azpimarragarria da egungoa bezalako kontsumo-gizartean eraginkortasun energetikoak geroz eta garrantzi handiagoa duela; ondorioz, badira zenbait arazo: kontsumitzailearen ekonomia eta berotegi-efektuko gasen isurtzearen ondorioz ingurumenean sortzen den kaltea, besteak beste. Ildo beretik, geotermia eta aerotermia bezalako energia sistema berriztagarriak sustatuz, ingurumenarentzako kaltegarrienak diren ohiko energiak ordezkatzen joan ahal izango dira. Aipatu energía motek honako abantaila hauek erakusten dituzte:

Como ventajas de este tipo de energías cabe nombrar: • Energía totalmente renovable e inagotable.

• Energia erabat berriztagarria eta bukaezina.

• Energia ekonomikoa: bere eraginkortasun handia kontuan hartuta, ordaintzen den energian aurrezten da.

• Klima, haizea edo eguzki-erradiazioarekiko independentea den energia etengabea, 24 orduz eskuragarri.

•CO2 isurtzeen gutxitzea (gas naturalarekin konparatuta, &percent; 40 gutxiago).

•Tokian tokiko energia horniketaren erregulartasuna eta kanpoarekiko independentzia ziurtatzen dute.

Aipatzekoa da Lanbide Heziketako Ikastetxeetako instalazioetan energia berriztagarriak txertatzea lehentasunezko helburua dela, ikasleak, enpresak eta langileak energia aurrezteko proposamen horietara hurbildu nahi badira.

Euskal Herriko, Gaztela Mantxako eta Andaluziako klima bereiziak kontuan hartzen dituenez, teknologia ezberdinekin (aerotermia edo geotermia) lotutako kriterioak nahiz tokian tokiko eraginkortasunarekin lotutakoak ezartzeko erabilgarria izan daiteke proiektua.

Hiru ikastetxeetan ezaugarri berberak dituzten gelak erabili dira ikerketan. Halaber, gelak 100m2 izatea adostu da, kontsumoak eta emaitzak etxebizitza familiabakar ohikoan egon daitezkeenak bezalakoak izateko. Era horretan, egindako ikerketa gidaliburu erabilgarria izan daiteke teknologia horren alde egiten duten instalatzaile eta familientzat.

Gelaren klimatizazio aukerei dagokienez, energiaren jatorria alde batera utzita, bi sistema kokatu dira, bata zoru erradiatzailearen bidez eta bestea fan-coil erabiliz. Prozedura horri esker, sistema bataren edo bestearen egokitasunari buruzko ondorioak (berotze edo hozteari dagokionez, eraginkortasun energetikoari dagokionez eta erosotasun baldintzei dagokienez) atera ahal izango dira.

Hau guztia datuak artxibatzea ahalbidetzen duen sistemaren bidez monitorizatu da, konparaziozko ikerketak egin ahal izateko; orobat, instalazioaren jarraipena WEB bidez egin daiteke.

Amaitzeko esan behar da lanbide prestakuntzan berrikuntzak egitea ez ezik, irakasle, enpresa eta kolaboratzaileen arteko elkarlana ere ahalbidetu duela proiektuak. Halaber, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta sektoreko enpresen artean etorkizunean ere kolaborazioak egon daitezen sustatu du ikerketak. Horrela bada, hezkuntza komunitateari orokorrean eta ikasle zein irakasleei zehazki egiten zaie ekarpen interesgarria; era berean, epe ertainean enpresa sektoreari eta proiektuarekin lotutako zonaldeetako produkzio egiturari ere ekarpen esanguratsua egitea aurreikusten da.

Escuela de frio industrial

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

 

Primeros pasos para integrar de forma profesional y segura el frio industrial en las Escuelas de Formación Profesional - Cámaras de frio industrial con amoníaco

La nueva instalación que se va a desarrollar en el departamento de Frío-Calor constara de una cámara frigorífica que funcionara con amoníaco (NH3). Hay que subrayar que ésta será una de las únicas instalaciones didácticas de frío por amoniaco que existen en las escuelas profesionales de nuestro entorno. Los participantes de este proyecto son las empresas Frío Iruña y Teinsa y como centros Don Bosco y Politécnico de Estella.

La instalación se compondrá de un compresor de tornillo, un condensador, un recipiente, un evaporador, y un separador de aceite, además de una bomba para la circulación del amoniaco. La cámara frigorífica tendrá una temperatura de consigna de unos 7ºC. Al ser una instalación de amoníaco los elementos que estén fuera de la cámara estarán al aire libre, ya que, en caso de una posible fuga, si estuviese en un recinto cerrado podría ser peligroso para la salud de las personas, también hay que aclarar que el amoníaco es el único refrigerante que es natural, que no contamina la atmósfera y eso es una ventaja respecto a otros refrigerantes que sí contaminan.

El funcionamiento de este circuito es bastante sencillo para los que tienen ciertos conocimientos de circuitos frigoríficos, pero básicamente funciona de la manera siguiente: el compresor comprime amoníaco en forma de gas de baja presión a alta presión, luego se condensa ese gas en el condensador, más tarde pasaría por el recipiente y otros elementos, seguidamente se introduce el amoníaco líquido al separador, y gracias a la bomba que tiene en la parte inferior impulsa el amoníaco en forma de líquido al evaporador donde se evapora y vuelve otra vez al separador; finalmente, el compresor aspira el gas del separador de la parte superior.

Esta instalación se montará a finales de junio, y estará terminada a finales de junio, la instalación se empleará para formar a los futuros técnicos frigoristas, puesto que las instalaciones de amoníaco están muy extendidas en la industria del frío.

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen didaktika

12-13 ikasturtean Ikastetxean garatutako proiektua. Espainiar hezkuntza ministerioko “Proyectos de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo con la cofinanciación del Fondo Social Europeo” deialdian onartutako proiektua.

7 urte igaro dira motor hibridoak Europako merkatuan sartu zirenetik, eta egunetik egunera igotzen ari da teknologia mota honen aldeko apustua egiten duten fabrikatzaileen kopurua. Marka handiek modelo hibridoak elkarlanean egiteko akordioak sinatzen dituzte maiz.

Begibistakoa da, teknologia mota honek badaramatzala urte batzuk merkatuan, eta guztiok dakigu ibilgailu fabrikatzaile nagusiek egungo eta etorkizuneko erronka bezala ikusten dutela.

Horrez gain, ugariak dira &percent;100 elektriko izango diren ibilgailuak iragartzen dituzten fabrikatzaileak.

Gure ikastetxetan, beste ikastetxe kolaboratzaile batzuetan zein beste autonomia erkidego batzuetako ikastetxeetan antzeko problematikaren aurrean aurkitzen gara Motoreak eta beren sistema laguntzailea modulua emateko orduan; izan ere, ez dago gaia era praktikoan landu ahal izateko aproposa den materialik ezta makinariarik ere. Datu esanguratsu modura, Fortecok autonomia erkidegoetako beharrizanen diagnostikoa egin du, eta beharrizan hori aho batez egiaztatu da.

Proiektu honek produktu berri baten diseinu eta fabrikazioarekin lotura duen proposamen berritzailea izan nahi du. Horrela bada, lanbide heziketako ikastetxeetan zein enpresa marka-anitzetan (gaur egun ibilgailu hibridoetako konponketa eta mantenuaz arduratzen direnak) dauden prestakuntza beharrizanei erantzuna ematen saiatuko gara.

Planteatzen duguna honakoa da: motore hibrido eta elektrikoetan oinarritutako ekipo didaktikoa egitea, eta ondoren ibilgailu elektriko baten didaktizazioa. Prozesuan zehar lortutako ezagutzak Ibilgailu autopropulsatuen mantenimenduko familiako ikastetxe guztietara zabalduko lirateke. /p>

Hasteko, prototipoa diseinatzeko beharrezko izango diren ekipoak erabili eta errentan hartzea planteatzen da, baita teknologia honek eskaintzen dituen aukerak sakonki aztertzea ere. Horrez gain, ibilgailu elektriko bat eskuratzea proposatzen da, eta irakasleari laguntzeko dokumentazioa sortzen hasiko gara.

Ondoren, ekipo didaktikoaren prototipoa (hardware edo software tankerakoa izango den aurrerago zehaztuko da) diseinatzen amaituko dugu (zehaztapen tekniko guztiak kontuan hartuta), eta Alecop enpresarekin elkarlanean prototipoa fabrikatzen hasiko gara. Halaber, irakasleari laguntzeko dokumentazioa egiten amaituko da.

Bestalde, ibilgailu elektrikoaren didaktizazioa hasiko da.

Era paraleloan, ekipoa erabiltzeko praktikak antolatuko dira, eta horretarako aproposa izango den material didaktikoa prestatuko da, baita gaia klasean nola landu azalduko duen gida metodologikoa ere (erdi mailarako zein goi mailarako).

Helburuetako bat merkatua eta lanbide heziketako ikastetxeen artean zenbaitetan dagoen distantzia handia murriztea izango da.

Ekipo didaktikoa eta ibilgailu elektrikoaren didaktizazioa amaitzean, jasotako ezagutza proiektuan parte hartu duten gainerako ikastetxe, erakunde eta enpresetan zabaltzeari ekingo zaio. Era berean, erakunde horiek jasotako ezagutzak hedatu eta ugaritzeko konpromisoa hartuko dute.

Parte hartzaileak:

Don Bosco GLHBI

Gipuzkoa

Aretxabaleta Institutua

Gipuzkoa

Centro Integrado de FP Nº1

Cantabria

Institut Caparrella

Lleida

IES Juanelo Turriano

Toledo

Centro de Formación FREMM

Murcia

IES Diego Marin Aguilera

Burgos

Escuelas Profesionales Sagrada Familia (Malaga)

Málaga

Escuelas Profesionales Sagrada Familia (Jaen)

Jaen

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com