EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Telekomunikazioen instalazioak

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da telekomunikazio-instalazioak eta ikus-entzunezkoak, irrati-komunikazioen instalazioak eta instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz

Lan irteerak

Lanbide-irudi honek mikroenpresetan eta enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, telekomunikazio-azpiegiturak, telebista- zirkuitu itxiko instalazioak eta segurtasun elektronikokoak, telefonoguneak eta ahots- eta datu-sareen azpiegiturak,megafonia- eta sonorizazio-instalazioak, irrati-komunikazioen instalazioak, sistema domotikoak eta informatika-tresneria muntatzeko eta mantentzeko arloetan, bere kontura zein besteren kontura. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Antena-instalatzailea.
  • Segurtasun-sistemen instalatzailea.
  • Sare lokaletako eta telematikako teknikaria
  • Sare lokalen instalazioko eta mantentze-lanetako teknikaria
  • Telefonia-instalatzailea.
  • Tresneria telefoniko eta telematikoen instalatzailea eta muntatzailea.
  • Soinu-instalazioetako teknikaria.
  • Megafonia-instalatzailea.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile eta mantentzaile


Moduluak

  • Elektronika aplikatua
  • Mikroinformatika-tresneria
  • Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak
  • Oinarrizko instalazio elektrikoak
  • Irrati-komunikazioen instalazioak
  • Ingeles teknikoa
  • Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak
  • Instalazio domotikoak
  • Megafonia- eta sonorizazio-instalazioak
  • Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com