EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Kalitatea

Don Bosco-ren nahia, bere bezeroen (ikasle, guraso eta enpresen) asebetetze maila handitzea da eta horretarako Kalitatearen Kudeaketarako Sisteman oinarritutako estruktura batean lan egiten du, non bere helburua hobekuntza jarraitua da, bezeroen eta araudien  betekizunak erantzunez.

Helburu hori lortu asmoz, Ikastetxeak ekintza desberdinak landuz dator, honakoak esaterako:

  • ISO 9002 kalitate ziurtapena 2000 garren urtean.
  • ISO 9001-2000 kalitate ziurtapena 2003 garren urtean.
  • 5S antolakuntza sistemaren ezarpena gune desberdinetan 2003 garren urtea ez-geroztik.
  • Zillarrezko Q-a, EFQM bikaintasunaren  ereduan oinarrituta, 2007 garren urtean.
  • ISO 9001-2008 kalitate ziurtapena  2009 garren urtean.
  • Ikastetxearen antolaketa eredua,  PKS Prozesuetan oinarritutako Kudeaketa Sistema-ra egokitzea 2009-an.
  • Ekoscan ingurugiro ziurtapena 2011 urtean.

Lorpen guzti hauek Don Boscok, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzearen eta egunetik egunera hobetzearen konpromisoaren isla zuzena dira.

Ikastetxearen politika

DON BOSCO LANBIDE HEZIKETAKO INSTITUTU INTEGRATUA kalitatea bere politikaren eta estrategiaren oinarritzat definitu du. Konpromiso honek ikastetxea osatzen duten pertsona guztiei eragiten die. Pertsona hauek guztiak, aldi berean, euren jarduera guztietan etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartu dute.

Hori lortzeko, Zuzendaritzak, langile guztiek Kalitatearen Kudeaketa Sistema Integratuari buruzko beharrezko formazioa eskura dezaten, erraztasunak ematen ditu.

Ikastetxearen oinarrizko helburua sistemak eskatzen dituen baldintzak betetzea eta beronen eragingarritasuna etengabe hobetzea da. Halaber, ezarritako helburu guztiak betetzeko eta bere interes taldeen igurikapen eta beharrei modu egoki eta azkar batez erantzuteko eginahal guztiak egiten ditu, inguruarekiko errespetuaz eta pertsonentzako era seguruan bere eragite arloan.

Gainera, Ikastetxeak indar berezia jartzen du euskararekin eta ingurumenarekin loturiko gai guztietan, hauen garapen eta ezarpenera bideraturiko ekimenetan parte hartuz.

Kudeaketa Sistema Integratuaren funtzionamendu egokia ziurtatzeko, ikastetxeak, kalitateko UNE-EN ISO 9001, ingurugiroko UNE-EN-ISO 14001 eta Ekoscan eta prebentzioko OHSAS 18001 arauak hartzen ditu erreferentzi modura.

Ikastaroetarako asebetetze inkestak

Jarraitu honako esteka hauek gure ikastarotako asebetetze inkestak betetzeko. Ez ahaztu ikastaroaren kodea beharrezkoa dela inkesta betetzeko.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com