EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Analisi eta kalitate kontroleko laborategia

Gaitasun orokorra

Laborategiaren jarduera antolatzea eta gainbegiratzea, entsegu-teknikak eta analisi fisiko, kimiko edo mikrobiologikoak garatu eta aplikatzea lehengai, produktu kimiko edo elikagaien gain, ikerketarako, analisirako edo
kalitate-kontrolerako, laborategian segurtasun- eta ingurugiro-teknika egokien arauetan oinarrituz jardunez.

Lan irteerak

Teknikari honek hainbat sektoretako enpresa edo laborategitan egiten du lan, bai kalitate-kontrolera eta ikerkuntzara bideratutako materia eta produktuetan saiakuntza fisikoak, fisiko-kimikoak, analisi kimikoak eta tresna bidez egin behar direnean; eta bai, besteak beste , ingurumenaren eta elikagaien arloetan proba mikrobiologiakoak eta bioteknologikoak egin behar direnean.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Laborategi kimikoko eta mikrobiologikoko analista
  • Materialen laborategiko analista
  • Elikagaien industria-laborategiko analista
  • Heziketa, ikerketa eta garapen zentroen analista
  • Edateko uren eta hondakin uren analista mikrobilogikoa
  • Mikrobiologia-kontroleko  analisi-teknikaria farmazia industrian
  • Lehengaien eta bukaturiko produktuen analista
  • Industria kimikako laborategiko teknikaria
  • Kalitateko kontroleko teknikaria askotariko manufaktura-industrietan


Moduluak

  • Lagintzea eta lagina prestatzea
  • Analisi kimikoak
  • Saiakuntza fisikoak
  • Saiakuntza fisiko-kimikoak
  • Laborategiko kalitatea eta segurtasuna
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Tresna bidezko analisia
  • Saiakuntza mikrobiologiakoak
  • Saiakuntza bioteknologikoak
  • Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiaren proiektua
  • Ingeles teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com