EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Lanbide-gaitasunen egiaztapena

Nori dago zuzendua?

Lan-eskarmentuaren bidez edo prestakuntza ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak ofizialki egiaztatu     (Gaitasun-atalak, profesionaltasun- ziurtagiriak edo Lanbide Heziketako titulua) nahi duen edozein pertsonari.

 

Zer eskaintzen da?

Lanbide-gaitasunen ebaluaketa eta egiaztatze prozedurari buruzko informazioa eta orientazioa

Prozeduraren deialdi bat irekitzeko eskaera bideratzea, bere lanbide-sektorearekin lotutakoa, dagokion egiaztapena lortzeko asmoarekin. Kontutan eduki behar da prozedura irekitzeko Eusko Jaurlaritzak deialdi bat irekitzea ezinbestekoa dela

Interesdunaren lanbide-orientazioarekin zerikusia duen beste zalantza batzuei erantzutea

 

Zeintzu dira prozeduran parte hartzeko bete behar diren baldintzak? 

Deialdia ireki ondoren, parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: 

18 urte    eta espainiar herritartasuna izatea (edo bizileku-baimena) 

Egiaztatu nahi diren gaitasunekin lotutako lan-eskarmentua edo prestakuntza (bietako bat) egiaztatzea

  • Lan-eskarmentua 3 urte azkeneko 10 urteetan  (gutxienez 2.000 ordu). I. mailarako 2 urte (gutxienez, 1.200 ordu)
  • Prestakuntza: 300 ordu (I. maila, 200 ordu)

 Prozedurari buruzko informazio gehiago.

Nola kontaktatu dezaket zerbitzuarekin?

Prozedurari buruzko informazioa eta orientazioa jaso eta deialdia irekitzeko eskaera egiteko hitzordu pertsonal bat lortu nahi bada:

Ikastetxeko idazkaritzaren bitartez:

formazioa@fpdonbosco.com

943 51 04 50

Zerbitzuaren arduradunaren bitartez (JOSE LUIS ELORZA):

jl.elorza@fpdonbosco.com

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com