EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Elektronika mantentze-lana

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da profesionalak, industrialak eta kontsumokoak diren ekipo eta sistema elektronikoak mantentzea eta konpontzea. Mantentze prozesuak planifikatzea eta antolatzea ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Lan irteerak

Titulu hau lortzen duten pertsonak zerbitzu sektoreko enpresetan dihardu. Ondorengo zereginetan lan egiten du: telekomunikazio-ekipo eta sistemen mantentze eta konpontzean, mikroprozesatutako sistemetan, banda zabaleko sareetan, telematikan zein irratikomunikazioetan, audio eta bideoko ekipo industrialetan eta profesionaletan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Irrati eta telebista-sistemen ekipoetan eta ikus-entzunezko ekoizpen eta irratiko sistemetan aztertze eta gainbegiratze teknikari
  • Irrati eta telebista-sistemen ekipoetan eta ikus-entzunezko ekoizpen eta irratiko sistemetan mantentze eta konpontze teknikari
  • Sistema domotiko eta inmotiko-ekipoetan zein segurtasun elektronikoetan aztertze eta gainbegiratze teknikari
  • Sistema domotiko eta inmotiko-ekipoetan zein segurtasun elektronikoetan mantentze eta konpontze teknikari
  • Sistema telematikoetan zein sare lokaletan aztertze eta gainbegiratze teknikari
  • Sistema telematikoetan zein sare lokaletan mantentze eta konpontze teknikari
  • Irrati-loturetako sistemetan aztertze eta gainbegiratze teknikari
  • Audio eta Bideo-ekipo profesionaletan mantentze eta konpontze teknikari
  • Industria ekipoetan mantentze eta konpontze teknikari


Moduluak

  • Zirkuitu elektroniko analogikoak
  • Ekipo mikroprogramagarriak
  • Datu eta ahots-ekipoen mantentze-lana
  • Industria elektronikako ekipoen mantentze-lana
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Irratikomunikazio ekipoen mantentze-lana
  • Audio-ekipoen mantentze-lana.
  • Bideo-ekipoen mantentze-lana.
  • Ekipo elektronikoen muntaiarako eta mantentzerako teknikak eta prozesuak
  • Elektronika mantentzearen azpiegiturak eta garapena
  • Elektronika mantentzearen proiektua
  • Ingeles teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com