EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Bero eta fluidodun instalazioen mantenimendua

Gaitasun orokorra

Industria prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.

Lan irteerak

Teknikari honek instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira -industria-sektorearen eta erainkuntza eta obra zibileko sektorearen barruan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria
  • Fluidoak banatzeko sareen eta sistema muntatzaileen talde-burua
  • Mantentze talde-burua
  • Hotz-industriako teknikaria
  • Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria
  • Bero-instalazioetako teknikaria
  • Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea
  • Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea
  • Bero-instalazioak mantentzeko talde-burua


Moduluak

  • Sistema elektrikoak eta automatikoak
  • Ekipamendu eta instalazio termikoak
  • Instalazioak muntatzeko prozesuak
  • Instalazioen irudikapen grafikoa
  • Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa
  • Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa
  • Hotz eta klimatizazio instalazioen mantentzea
  • Bero-eta fluido-instalazioak mantentzea
  • Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko proiektua
  • Ingelesa teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com