EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Misioa eta Ikuskera

Misioa

Gure eginkizuna eskualdeko eta bere inguruko biztanleen formazio eskaera eta igurikapena asebetetzea da, nola Hasierako Formazioan, hala Formazio Iraunkorrean. Gure ikasleei egungo eta etorkizuneko lan jardunerako beharrezko izango dituzten gaitasun tekniko eta trebetasun orokorrak eskuratzen lagundu nahi diegu, euren gizarte eta giza formazioan laguntzeaz gain.

Ikuskera

Don Boscok helburu zehatz bat eskuratu nahi du aldi berri honetan:

«Gure jardueraren tamainagatik, gure kudeaketaren kalitateagatik eta gure bezeroei emandako zerbitzuengatik Eskualdean erreferente izango den osoko formazio zentro gisa sendotzea da hurrengo urteetarako gure helburua».

Baloreak

  • Talde-lana. Talde-lanean pertsona batzuek era koordinatu batean egiten dute lan, partaidetza bultzatzen duen metodologia bat erabiliz, taldearen asebetetzea eta egindako gure lanaren errendimendua bermatuz.
  • Koherentzia. Gure   lanaren   kudeaketan,   Bikaintasunaren   oinarrizko  kontzeptuak aplikatzen   ditugu,  zintzotasun   eta   osotasun     iraunkorreko   jarreramantentzen   dugularik.  Gure   portaerak   erakundearen  Misioak  eta Etorkizun-senak diotenarekin batera joan behar du.
  • Erantzukizuna. Don Bosco LHIIan dauden pertsonek beraien erabakien eta ekintzen erantzukizuna dute, gure funtzionamendua arautzen dituen arauak , askatasun osoz, betetzen dutelarik.
  • Egokitze/erantzuteko gaitasuna. Komunikazioak, aztertze-gaitasunak eta malgutasunak aukera ematen diote gure ikastetxeari aukerak aurkitu, aldaketei egokitu eta gure ingurukoek eta interes-taldeek planteatzen dizkiguten eskaerei erantzun egokia emateko.

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com