EU | ES | EN
Gobierno Vasco

"Zuhaitz eguna" Tolosan

  • 2017/02/20 |

Don Bosco paper eskolakoak ere kalera atera ziren aurreko larunbatean Otsailak 11, Zuhaitz Azokaren harira.

Don Bosco paper eskolakoak ere kalera atera ziren aurreko larunbatean Otsailak 11, Zuhaitz Azokaren harira. Mikroskopioak eraman dituzte eta Leire Martinez irakasleak esan duenez, zuhaitzak barrutik nolakoak diren erakutsi nahi izan dute. Kimika guztia ez dela kutsakorra ere erakutsi nahi izan dute, "birziklapenaren inguruan tetrabrik bat nola osatzen den erakutsi nahi dugu eta papera nola lortu daitekeen erakutsi". Paper eskola itxi egin zuten, baina berriz ere ireki eta lanean ari dira bertan eta hori ere erakutsi nahi izan dute. Egoitza Errenterian duen Don Bosco ikastetxeko parte da orain Tolosako paper eskola eta ikasturte honetan 50 bat ikasle daude bertan.

http://ataria.eus/tolosa/1486819559126

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com