EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Elektronikako ikasleak sarituak izan dira XXX. Berrikuntza eta ikerkuntza Don Bosco sari nazionalean

  • 2017/03/13 |

Don Boscoko eta Zubiri-manteoko ikasleek 2. saria eskuratu dute Zaragozan ospatzen den sariketa ospetsuan.


 

Edizio honetan erkidego ezberdinetako 42 proiektu aurkeztu dira. Eskuratutako 2. saria komunikazioen arlokoa izan zen. Bertan bildu ziren enpresa, zentru teknologiko eta unibertsitateek maila altuko proiektuak aurkeztu zirela azpimarratu zuten.


Saritutako proiektua “Kupelike” izenekoa da. Proiektuak bi zati nagusi ditu. Alde batetik web aplikazio baten bitartez erabiltzaileek altan eman diren sagardotegien informazioa lor dezakete; eta bestetik altan eman diren sagardotegietako kupeletan display batzuk jartzen dira, bertan web aplikazioan emandako boto kopurua islatzen da. Modu honetan sagardo ekoizleek bezeroei gehien gustatzen zaien sagardoari buruzko informazioa eskuratzen dute, eta gainera bezeroei betikoa eta modernoa fusionatzen duen esperientzia berri bat bizitzeko aukera eskeintzen zaie.


Argazkirako esteka: https://drive.google.com/open?id=0B2oAxyEaZi0rOFJ0Smd2VzQ1V29DbjRSMzVPTTFOWXBmOWV3

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com