EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Erronka: Kezka añorgan

  • 2017/05/09 |

Errekaldeko zementu fabrikak (lehengo Cementos Rezola) eragindako isuriek kezkatuta dituzte Añorga Txiki auzoko bizilagunak. Auzo honetako Bizilagun Elkarteak erronka bota die Don Boscoko Ingurumen Kimikako ikasleei: auzoko lurraren, uraren eta airearen kalitatea ikertzea!!!

Ostiral honetan Añorga Txikira joan, zenbait parametro fisiko-kimiko bertan neurtu eta airearen, Gorga ibaiko uraren eta auzoko baratzetako lurraren laginak hartu ditugu Don Boscoko laborategietan analizatzeko.


Lortutako emaitzak eta ondorioak Añorga Txikiko bizilagun elkarteari aurkeztuko zaizkie. Eta bien bitartean ikasi eta gaitasunak entrenatuko ditugu.

 

 

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com