EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Elektronika Don Bosco Eslovenian harremanak estutzen

  • 2017/05/17 |

Azkenengo urtetan mugikortasun programetan gabiltza eta aurten Tknikari esker Ekintzailetza programen arduradun eta partehartzaileak Esloveniara joateko aukera izan dugu.

 

 

 

 

Ikasenpresa, Urratsbat eta Irekinen murgilduta dauden Don Bosco (Elektronika), Tolosaldea, Ceinpro, San José de Calasanz, Easo, Miguel Altuna eta Hermanos Larrinagako irakasleak Eslovenian elkarrekin egoteko aukera izan dugu eta honek irakasleen arteko harremank sendotzeko eta aurrera eramaten dugun ikastetxeen ezberdinen arteko sarea indartzeko aukera paregabea eman digu.

Aste honetan zehar esperientzia berriak ezagutu eta zaintza egiteko aukera izan dugu gure lana besteek egiten dutenarekin alderatuz. Informazio guzti hau eskuragarri duzue ondorengo blogean: https://sloveniatknika.wordpress.com/

Lanbide Heziketa eskolak, Parte Teknologikoak eta Gobernuko Erakunde ezberdinak bisitatu ditugu:

  • Economics School Murska Sobota

  • Pomurje Technology Park

  • GEA College- Faculty of Entrepreneurship

  • Public Scholarship, Development, Disability and Maintenance Fund of the Republic of Slovenia.

  • Spirit Slovenia

  • Secondary Vocational and Technical School Bežigrad, Ljubljana

Tknika eta Euskadiko Lanbide Heziketako Zentru ezberdinetan aurrera eramaten dugun lana ezagutarazteko aukera izan dugu. Tkgune, ETHAZI, Ikasenpresa, Irekin eta Urratsbat programek harrera bikaina izan dute eta etorkizunean Eslovenian elkarlana egitea possible ikusten dugu.

 

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com