EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Mondragon Unibertsitateko LEINN ikasleak Don Boscon

  • 2017/05/19 |

LEINN (Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza) graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek saio ezberdinak garatu dituzte Don Bosco ikastetxeko Goi Mailako ikasleekin batera, gazteen artean ekintzailetza sustatzeko asmoz.

Tailer horietan zehar jarduera ezberdinak garatu dira, gure ikasleak talde-lanaren eta sormenaren garrantziari buruzko gogoetara bideratzeko asmoz, euren balizko negozio ideiak sortzeko orduan. Gainera, LEINN-eko ikasleek euren kabuz sortutako AMETSEN EKAITZA enpresak antolatutako negozio ideien inguruko lehiaketaren berri eman zaie.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com