EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Elektronika ADDIT3D azokan.

  • 2017/06/15 |

Elektronika Don Bosco fabrikazio aurreratuan erabat murgilduta BECeko ADDIT3D azokan.

Fabrikazio aurreratuari buruzko topaketa handienean izan ginen atzo BECen, ADDIT3D azokan, hain zuzen ere. Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa biltzen dituen azokan honetan, materialen, aplikazioen eta ekipamenduen alorretako berrikuntza iraultzaileak ezagutu genituen. 87 enpresa parte-hartzaile diren erakusketa-gunean DOMOTEK-ekin gure ideiak elkarbanatzeko aukera izan genuen, besteak beste. Hitzaldietan ere egon ginen, ADDIMAT, TECNALIA,

 

EHU/UPV, ADDILAN ESTIA eta beste hainbaten ezagutzak jaso genituen, geometria konplexua duten piezen diseinu eta fabrikazioaren inguruko estrategien inguruan azalpenak eman zizkiguten.

 

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com