EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Zamoraren liburuaren aurkezpena Don Boscon

  • 2017/06/29 |

Pasa den 27an Jesus mari Zamora handiaren bizitzaren liburua aurkezteko ohorea izan genuen Don Boscon.

 

 

Denak ezagutzen ditugu Zamorak Futbolean lortu zituen arrakastak, 80. hamarkadan 2 liga irabazteko gai izan ziren jokalari talde baten partaide izanik, baina liburu hau horretaz aparte beste hainbat gauza pertsonalagoak kontatzen ditu. Gipuzkoako edozein puntutan luburu hau aurkezteko aukera izanda, Zamorak eta bere familiak Don Bosco aukeratu dute , eta gure ustez horrek asko esaten du Zamora zer nolako pertsona den. Don Boscon bere ikasketetaz aparte futbolean bere aurreneko arrakastak lortu zituen eta berak oraindik gogoan ditu.

Ez zen inor falta izan aurkezpenean , bere senideetaz aparte, berarekin futbolean aritutako guztiak hemen ziren, Gorriz ,Satrustegi, Idigoras , Arconada, Lopez Ufarte, Perico alonso,.....eta askoz gehiago.

Don Boscorentzat ohore handi bat izan da Zamoraren bizitzaren liburua hau hemen aurkezteaz.

ESKERRIK ASKO ZAMORA!!!  Zure eskolaren ateak irekita dituzu.

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com