EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Bilbao maker faire ekitaldian izan dira elektronika Don Boscoko ikasleak

  • 2017/10/31 |

Elektronika Don Boscok hirugarren urtez parte hartu du Bilbao Maker Faire ekitaldian, bertan mundu mailako ekintzaile ezberdinekin harremanetan jartzeko leku paregabea da.

Jendeak “open maker” kontzeptuan (egindako lana eta diseinua edonori eskuragarri lagatzeko asmoz) egindako lanak erakutsi eta zabaltzen ditu ekintzaile berri eta esperientziadunekin partekatzeko.

Elektronikako ikasleak aurkeztutako proiektua “Enabling the future” izan da aurtengoan ere. Bertan mundu mailan diren helbarrieri esku protesiak modu solidario batean diseinatzen eta muntatzen dira, pertsona hauei bizitza erraztearren. Protesiak 3D inpresorak erabiliz egiten dira, eta ikasleak dira makinak erabiltzen dituztenak eta pieza ezberdinak muntatzen dituztenak.

El Bai ekitaldiak eta baita gure proiektuak jarraipen zabala izan du hedabideetan, ETB ko eta ANTENA 3ko albistegietan, EL CORREO aldizkariko elkarrizketan aipamen berezia egin zitzaion gure proiektuari eta laister espero da DIARIO VASCOn ere artikuluren bat ateratzea.

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com