EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Don Bosco sari nazional ospetsuan hartuko dute parte.

  • 2018/03/01 |

Don Boscoko elektronikako departamentuko ikasleek Zaragozan ospatuko den berrikuntza eta ikerkuntzarako sari nazional baterako hiru proiektu aurkezten dituzte.

 

Don Boscoko elektronikako departamentuko bost ikasle Zubiri-Manteoko ikasleekin elkarlanean eta bi irakaslen laguntzarekin, Zaragozan ospatuko den berrikuntza eta ikerkuntzarako Don Bosco sari nazional ospetsuan hartuko dute parte .

 Bederatzigarren urtea da jarraian Don Boscok ekitaldi honetan parte hartzen duela. Aurten hiru proiektu aurkezten dira, bat bere osotasunean Don Boscon egin delarik eta gainontzekoak Donostiako Zubiri-Mateo ikastetxearekin elkarlanean.

Aurkeztu diren bost proiektuak hasierako kanporaketa gainditu dute, azken faserako aukeratuak izan direlarik. Proiektuak ondorengoak dira; “Oscook”, Don Boscoko Xabier de Diego eta Asier Jaraizek aurkeztua, “RaceTic”, Don Boscoko Abderrahmane Azzouz eta Unai Fresnedok aurkeztua eta azkenik, “LockBox” Don Boscoko Julen Arruabarrena eta Zubiri-Manteoko Iker Ruzok aurkeztua. Beraiekin Don Boscoko Amaia Zabala eta Zubiri-Manteoko Sonia Ortiz de Arri tutoreak izango dira.

Don Boscotik ihazko arrakasta errepikatzea espero dute, proiektu bat saritua izan zen eta.

 

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com