EU | ES | EN
Gobierno Vasco

ProBased proiektu Europearraren nazioarteko bilera ospatu da

  • 2018/10/17 |

Pasadan astean, ProBased, proiektu Europearraren bigarren nazioarteko bilera ospatu zen. Proiektu hau, marko Europearrean KA2+ programaren barnean dago kokatu eta bertan Turkiako 2 zentro, zeinetatik batek proiektua lideratzen duen, Lituano bat, Italiako bat, Portugaleko bat eta CIFP Don Bosco LHII-ko Elektronika eta Telekomunikazio departamenduak parte hartzen dute.

Proiektuaren helburua, ikasketa metodologia berriak lanbide heziketan txertatzea da Europa mailan, industrian 4.0-ak dakarren erronkei aurre egiteko zeharkako konpetentziak dituzten profesionalak lortzeko. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan (PBL), ikasleak arazo bati aurre egiten dio eta prozesu honetan beharrezko ezagutzak eskuratzen ditu.

Proiektuko parte hartzaileek, PBL metodologia ezartzea dute helburu, oinarriak finkatuz, irakasleentzat material sortuz eta herrialde desberdinen arteko ezagutza bultzatu.

CIFP Don Bosco LHII-k urte batzuk daramatza metodologia berrietan lanean, ETHAZI metodologian hain zuzen ere, eta bere eginkizun garrantzitsuena proiektuan honen inguruko gida bat sortzea da.


 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com