EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Zabalketa GKGE-aren bisita.

  • 2018/10/24 |

Urriak 16tik 19ra Zabalketa Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundearen eskutik Boliviako Valles Cruceñoseko errealitatea ezagutzeko aukera izan dute 1.mailako Kimika Industrialeko ikasleek.

Giza garapen jasangarri bat bultzatzen duen proiektu bat landu dute. Horretarako, lehenik eta behin Zabalketako Pilar Oronoz-ek, proiektu honetarako prestatutako bideo eta kuaderno bat erabiliz, nekazarien komunitateetako biztanleek dituzten ahuleziak eta indarguneak deskribatu zizkien ikuspegi sozio-politiko, ekonomiko-produktibo eta ingurumenaren aldetik. Ondoren, ikasleek taldeka aurkeztu zitzaizkien arazoetatik bati irteera planteatu behar zioten "arazoen zuhaitza" teknika erabiliz. Gainera, Valles Cruceñosen Zabalketarekin kolaboratzen duen ICO gobernuz kanpoko erakundearekin bideo konferentzia bat egiteko aukera ere izan zuten ikasleek. Azkenik, talde guztiek aurkezpen bat egin zuten beraiek egindako lana ikaskideei, irakasleei eta Pilarri azaltzeko. Oso esperientzia aberasgarria izan da guztientzat eta ondorioz aurrerago Kimikagintzako 2.mailako ikasleek ere antzeko esperientzia izango dute.



© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com