EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Oinarrizko Prebentziorako Ikastaroa

  • 2018/12/18 |

Hil honetan Oinarrizko Prebentziorako Ikastaroa irakasten hasiko gara CIFP DON BOSCO LHII zentroarekin lankidetzan. Ikastaro hau ondoko ikasketak egiten ari diren 25 ikaslek burutuko dute: ERDI MAILAKO Beroa sortzeko instalazioak eta Hozte eta Girotze instalazioak zikloek eta GOI MAILAKO Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea zikloak.

DON BOSCOk, ikasleek praktikak burutzeko edo instalazio enpresetan DUALeko formakuntza egiteko  zailtasunak dituztela ikusirik eta duela urte batzuk, administrazio eta erakunde desberdinekin eginiko gestioek fruiturik eman ez dutenez, SEGURLAN enpresarekin lankidetzan lehen esperientzia hau jarriko du martxan. Ondoren, bigarren ziklo batekin osatzeko aukera egongo delarik, horrela lan merkaturako sarbide erraztuko da akordio sektorialek eta gainerako arau aplikagarriek eskatzen dituzten tituluak lortuaz.

Aipatzekoa da kurtso honek izan duen arrakasta, itxaron zerrendan jendea gelditu baita hurrengo edizioen zain.

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com