EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Made in Don Bosco garagardoa

  • 2019/02/28 |
Gaur Kimikagintzako lehenengo mailako ikasleak 5 erronkarekin amaitu dute, garagardoa egitearena.

Helburua Fundación Peñascal-eko Leaburuko Ostatura eramateko garagardo artesanala egitea zen. 8.30tan sukaldaritza eta ostalaritzako ikasleak etorri dira Tolosako eraikinera eta gure ikasleek aurkeztu dizkiete garagardoa nola egin duten. Ondoren Leaburuko ostatura hurbildu gara eta egiten duten lana erakutsi digute. Bukatzeko erronkaren ebaluazioa eta feed-back-a egin ditugu ingurune paregabe batean eta udarako eguraldiarekin. Mila esker Peio gurekin kolaboratzeagatik eta zuen proiektua erakusteagatik!

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com