EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Lanbide Heziketaren azoka Tolosan

  • 2019/03/27 |

Joan den ostegunean, martxoaren 2lean, lolosaldeako Lanbide Heziketa ¡kastetxe ezberdinek kafe tertulia egin zuten Tolosako Oriabide eraikinean.

Bertan, Lanbide Heziketaren diagnosia egin zuten, ikuspegi ezberdinetatik nola ikusten den ebaluatzeko eta hobetzen jarraitzeko. Mahai inguru batean elkartu ziren hainbat enpresetako arduradun, ikasle, guraso, ikasle ohi, irakasle, teknikako adituak, udaleko ordezkariak eta abar.

Ekimena IV. Lanbide Heziketa Azokaren testuinguruan burutu zen. Berau apirilaren 5 eta 6ean ospatuko da lolosako Triangeluan. Bertan izango dira eskualdeko Lanbide Heziketako ¡kastetxe guztiak, hala nola: Don Bosco Lanbide Heziketako Institutu integratua, Fraisoro eskola, Inmakulada Lanbide Ikastola, Peñascal Fundazioa eta Tolosaldea lanbide Heziketako Institutu integratua.

Informazioa jaso nahi duenarentzat, zer egiten ari diren ikusi eta ikasi nahi duenarentzat ezinbesteko hitzordua.

 

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com