EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Kimikako irakasleen bidaia Noruegara

  • 2019/04/08 |

NodoBio-a, kimika departamentuko zenbait  irakaslerekin batera, Noruegan izan da bere  vocational training sistema eta zentro ezberdinak bisitatzen. Arstad videregaende skole (Bergen), Nome (Ulefoss) y Ullern Upper Secondary School (Oslo) oso ezaugarri ezberdineko   hiru zentro dira. Hirurek nola lan egiten duten azaldu eta erakutsi ziguten, hemengo moduan, han ere enpresekin harreman estua mantenduz.

Osasun alorraren barruan, Oslo Cáncer Cluster eta  Oslo Hospital University bisitatu genituen, praktiketan teknikoak hartzen dituzten maila altuko ikerkuntza zentroak. Baita elikagaien alorreko  Nofima enpresa ere, maila altuko ikerkuntza eta berrikuntzak elikagai seguru, jasangarri , osasuntsu eta zaporetsuak bilatzen dituen elikagai industriaren barruan. Elikadura pertsonalizatua ( baita mediku  tratamendu moduan) errealitate bat da jada!

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com