EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Don Bosco Islandiako lanbide heziketa bisitatzen

  • 2019/05/20 |

Erasmus+ programa baliatuz, Don Boscoko 6 irakaslek egonaldia egin dute Islandian. Bertan, Borgarholtsskóli lanbide heziketako eskolarekin lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta bertako Automozio departamentuarekin harremanak sendotu dituzte. 

 

Eskolako bisitetaz gain, hainbat ibilgailu-lantoki bisitatu dituzte, besteak beste, Arctic Trucks famatua, Reikiavikeko Toyota zerbitzu ofiziala,... Bisitak ez dira Automozio familiara mugatu, izan ere Islandia osoan aprobetxatzen duten energia geotermikoa ekoizteko planta bat ere bisitatu dute, eta bertatik elektrizitztea eta ur beroa nola ekoizten duten ikasi. Gainera, Islandiako historia eta kultura ezagutzeko aukera izan dute, bertako historia museo nazionalean.

Lortutako harreman onari esker, Irailean Don Boscon, Islandiatik karrozeriako 2 ikasle jasoko ditugu hilabete batez, baita Automozioko bi irakasle ere, azken hauek aste beterako.

 

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com