EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Orientazioa - Tutoretza

Orientazio eta tutoretza zerbitzuak, irakasleen klaustroarekin, familiekin eta institutuaren jarduerarekin harremana duten erakundeekin elkarlan zuzenean eta etengabean honako helburu hauetan definitzen du bere ekintza:

  • Derrigorrezko bigarren hezkuntza ondorengo ikasketak hasi edota amaitzen dituzten ikasleek lan munduranzko edota ikasketa ibilbide ezberdinetaranzko transizioan lagungarri izango duten proiektu pertsonal eta profesionala eratzea.
  • Norbere buruaren ezagutzan sakontzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzeko laguntza eskeintzea, ikasleen autoestima eta autokontzeptua hobetuz.
  • Ikasleek euren erabaki-hartze bokazionalari eta karrera garapenari modu autonomoan aurre egiteko ezaguera, trebetasun, estrategia eta informazioa  jasotzea.
  • Ingurune sozio-profesionalari modu aktiboan eta emantzipatiboan aurre egiteko eta berau ezagutzeko estrategia, prozedura, gaitasun, trebetasun eta jarrerak garatzea.
  • Auto-orientazio jarreraz eta konpetentziaz hornitzea, lan-inguruneko  aldaketen eta eguneraketen dinamismoa ulertuz eta informazioaren bilaketarako trebetasuna garatuz.
  • Ibilbide akademiko eta okupazio ezberdinen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzea; baita ezaugarri pertsonal, ibilbide akademiko, baldintza profesional, kurrikulum akademiko eta okupazio esparruen arteko erlazioa definitzea ere.
  • Ikasketa eta lanerako lan ohitura eraginkorrekin eta jarrera positiboekin batera komunikazio eta giza-elkarrekintza trebetasunen garapena bultzatzea.
  • Enplegutasun, lanpostuaren mantentze eta lan merkatuaren egokitzapenerako trebetasunez hornitzea.
  • Errealitatearen analisiaren, norbere buruaren lehiaren, egindako aukeraketen ondorioen aurrehartzearen eta edozein estereotipo sexualen gainetik prozesu autonomo bat erraztuko duen jarrera kritikoen prozedurak ikastea.
  • Hezkuntza komunitatea osatzen duten agente ezberdinen arteko (irakaslegoa, ikaslegoa, familiak, hezkuntza instituzioak, ingurune sozial,...) erlazioan eta iterakzioan laguntzea, bitartekari papera eta negoziazioa norbere eginez gerta daitezkeen gatazken aurrean.
  • Ikasketa zailtasunak aldez aurretik detektatzea, eskola-uztea, porrota edota moldatu ezintasunak eragozteko.
  • Kulturaniztasuna sustatzea.

“Eskolako hezkuntza eskeintza” eta “Lan munduranzko ibilbidea” programaren aurkezpena beste ardura esparru bat osatzen dute, berau irakaslegoak, gidaguneak eta inguruko eskola zein enpresek garatzen dutelarik.

Harremanetarako erabili honako helbide hau: orientazioa@fpdonbosco.com

2012-ko Iraila

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com