EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Oinarrizko Lanbide Heziketa

 

8/2013 Lege Organikoaren bidez (LOMCE), Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak sortu ziren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barruan, ikasleek hezkuntza-sisteman jarrai dezaten laguntzeko eta garapen pertsonal eta profesionalerako aukera gehiago eskaintzeko.

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude, eta profil profesionala izan behar dute. Halaber, iraupen desberdineko lanbide-moduluetan antolatutako hezkuntza-zikloen bidez antolatutzen dira.

Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.

Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute.

Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.

Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta 

 

Informazio gehiago ikusteko sakatu ondorengo lotura: informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com