EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Kimikagintza

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da produktu kimikoak lortzeko eta transformatzeko prozesuetan oinarrizko eragiketak eta kontrolekoak egitea. Eginkizun horretan, sistemak, tresneria eta zerbitzu osagarriak eraginkor mantenduko dira, prozesuaren aldagaiak kontrolatuko dira produktuaren kalitatea ziurtatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari, se#gurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko arauak beteko dira.

Lan irteerak

Teknikari honek kimika-sektoreko enpre#setan egiten du lan, produkzioko, harrerako, igorpen edo bidalketako, egokitzapeneko, hornikuntza logis#tikoko, energiako eta zerbitzu osagarrietako arloetan, hala oinarrizko kimikaren nola kimika transforma#tzailearen azpisektorean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Tratamendu kimikoko instalazioetako operadore nagusia.
  • Hausteko, birrintzeko eta substantzia kimikoak nahasteko makinen operadorea.
  • Tratamendu kimiko termikoko instalazioetako operadore nagusia.
  • Substantzia kimikoak iragazteko eta bereizteko tresneriaren operadorea.
  • Destilazioko eta erreakzio kimikoko tresneriaren operadorea.
  • Petrolio-findegietako eta gas naturaleko findegie#tako operadorea.
  • Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen opera#doreen arduraduna.
  • Kimika-instalazioetako energia sortzeko instala#zioetako eta eragiketa osagarrien instalazioetako operadorea.
  • Urak iragazteko, bereizteko eta arazteko tresneri#aren operadorea.
  • Munizioak eta lehergaiak fabrikatzeko makinen operadorea.
  • Osagarri fotografikoak eta zinematografikoak fa#brikatzeko makinen operadorea.
  • Produktu kimikoak tratatzeko instalazioetako beste zenbait operadore.
  • Produktu kimikoak fabrikatzeko makinen beste zenbait operadore.
  • Ongarriak fabrikatzeko tresneriaren operadoreak.
  • Urak tratatzeko instalazioetako operadoreak.
  • Elektrizitatearen baterako sorkuntzako instalazio#ak erabiltzen laguntzeko langileak


Moduluak

  • Parametro kimikoak
  • Kimika-instalazioko eragiketa unitarioak
  • Kimika-instalazioko erreakzio-eragiketak
  • Prozesu kimikoan energia sortzeko eta transferitzeko eragiketak
  • Kimika-industrian materialak garraiatzea
  • Ingeles teknikoa
  • Prozesu kimiko industrialen kontrola
  • Uren tratamendua
  • Mantentze-lan elektromekanikoen printzipioak
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donbosco@fpdonbosco.com