EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Aurkezpena eta Historia

Ongi etorri Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratura.

Momentu honetan, nortasunez berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen den proiektu batean hartzen duzu parte.

Bai hezkuntza arloan, Hasierako eta Formazio Ez Arautuaren prestakuntzan, bai giza garapen arloan, irakasleen jarraieko prestakuntza-ekintzetan parte hartuz, bai lankidetza arloan, ikastetxeak bere helburuak lor ditzan lan-taldeetan eta proiektuetan parte hartuz, eskola-elkartea zein eskolako errekurtso eta zerbitzu guztiak zure esku dituzu zure lana burutu dezazun.

Denon ilusioa eta esfortzuarekin harro egoteko asebetetze-maila lortuko dugu, Don Bosco LHII-k suposatzen duen proiektuaren zati eraginkorra izango garelarik.

Begirunez,

Luis Mª Carrasco Cantero
Zuzendaria

Gure ikastetxeak 50 urte baino gehiagoko historia dauka. Hauke dira urte luze hauetan jazotako gertakizun garrantzitsuenak:

Ikastetxe Pribatua

  • 1960 "CIUDAD LABORAL DON BOSCO" ikastetxea sortzen da Gipuzkoako Kutxaren Gizarte-ekintzaz Salesianoak zuzendua.
  • 1977 Ikastetxe laiko bihurtzen da.

Ikastetxe Publikoa (Eusko Jaurlaritzaren Mendekoa)

  • 1989 Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren babespeko ikastetxea (Automozioa)
  • 1991 Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren babespeko ikastetxea (Hotz, klimatizazio eta bero ekoizpen instalazioen muntaia eta mantenimendurako teknikaria)
  • 1994 "CIUDAD LABORAL DON BOSCO" Institutu Politeknikoaren sorrera ikastetxe publiko bezala.
  • 1998 "DON BOSCO" GOI-MAILAKO LANBIDE HEZIKETAKO BERARIAZKO INSTITUTU eta LANBIDE HEZIKETA INTEGRALEKO INSTITUTU izendatzen dute.
  • 2000 ISO 9002:1994 ziurtagiria lortzen da Hasierako Prestakuntzan ER 1669/2/00
  • 2002 2003-2007 Plan Estrategikoa egitea (2003-01-30 Onartua).
  • 2003 Irakaskuntza arautuan eta etengabeko irakaskuntzan ISO 9001:2000 Egiaztapenaren lortzen da.
  • 2005 EFQMaren kanpo-ebaluazioa.
  • 2006 Irakaskuntza arautuan eta etengabeko irakaskuntzan ISO 9001:2000 Egiaztapenaren berriztatzea.
  • 2007 EFQM europear kalitatezko sistemaren zilarrezko Q lortzen da.
  • 2010 Ikastetxearen 50. urteurrena.
  • 2012 Tolosako Paper Eskola Don Boscoko egituraren parte da. (Gehiago irakurri)
© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com