EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Produktu Farmazeutikoak

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra hau da: farmazia-produktuak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko, egokitzeko eta biltegiratzeko eragiketak kudeatzea eta egitea, eta ins¬talazioen eta ekipoen funtzionamendua, abiaraztea eta geldiaraztea antolatzea, lan-prozedura normalizatuen arabera eta arauak beteta (segurtasunekoak, arriskuen prebentziokoak eta ingurumen-babesekoak).


Lan irteerak

Lanbide-irudi honek enpresa farmazeutikoetan, bioteknologikoetan eta antzekoetan egin dezake lan, publiko zein pribatuetan. Zehazki, sendagaiak eta osasun-produktuak, kosmetikoak eta zenbait elikagai, forma farmazeutikoak eta antzekoak (esate baterako: kosmetikoak, perfumeak, produktu dietetikoak, belarrekin egindakoak edo elikagai bereziak eta drogeriako produktuak) pro-duzitzeko edo egokitzeko arloetan.  

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinetako langileen arduraduna. 
  • Produkzio-arloko gainbegiratzailea. 
  • Egokitze-arloko gainbegiratzailea. 
  • Planifikazio-arloko gainbegiralea. 
  • Arloko koordinatzailea. 
  • Erreaktorearen/bioerreaktorearen taldeburua. 
  • Kontrol-teknikaria. 
  • Biltegiko koordinatzailea. 
  • Fabrikazio-arduraduna.
  •  Produktu bioteknologikoen erauzketa- eta arazketa-prozesuetako taldeburua.
  •  Bioteknologiako gela zuriko taldeburua.
  •  Prozesu eta zerbitzu bioteknologikoen arloko gainbegiratzailea.
  •  Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiratzailea.


Moduluak

  • Farmazia-produktuen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioaren antola-mendua eta kudeaketa 
  • Farmazia-industriaren, bioteknologikoaren eta antzekoen eragiketak 
  • Bioteknologiako printzipioak 
  • Farmazia-industriaren, bioteknologikoaren eta antzekoen segurtasuna 
  • Farmazia-industriaren, bioteknologikoaren eta antzekoen arlo eta zerbitzu laguntzaileak
  • Farmazia-produktuak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea
  • Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea  
  • Farmazia-produktuen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola 
  • Bioteknologiako produkzio-teknikak 
  • Farmazia-produkzioko teknikak eta antzekoak
  • Farmazia-industriaren, bioteknologikoaren eta antzekoen araudia eta kontrola
  • Farmazia-produktuak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko proiektua 
  • Ingeles teknikoa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea 
  • Lantokiko prestakuntza 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com