EU | ES | EN
Gobierno Vasco

IX. proiektON 2019 - Oinarriak

 

Itzuli

proiektON

1. Helburuak

Lehiaketa hau, DBH, Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleek STEEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika) arloetan duten espiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu da. Gainera, unibertsitatetik at dauden ikasleen eta irakasleen lanaren eta ahaleginaren erakusleiho izan nahi du gizartearen aurrean.

2. Nork parte har dezake

DBH, Batxilergo eta Erdi nahiz Goi mailako zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Halaber, talde horien barruan kokatu ez arren, proiektu teknologikoren bat egin duten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, norberaren izenean (banakako bezala).

Banaka edo bi ikaslez osatutako taldeetan parte hartu ahal izango da. Proiektu guztiek tutore edo irakasle bat eduki beharko dute, dagokion ikastetxearen eta Don Bosco LHIIren arteko harremanetarako pertsona izango dena.

Ikasleek proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute lehiaketara.

3. Mailak

Edizio honetan, banatuta lehiatuko diren hiru maila bereizi dira: DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak. Norbere kasa aurkezten diren proiektuak Heziketa Zikloen mailan kokatuko dira.

4. Zein lan aurkez daiteke

Hiru mailetan proiektuek STEEAM (zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika) esparrukoak izan behar dute.

Pisuagatik, bolumenagatik edo beste edozein justifikatutako arrazoirengatik maketa garraiatu ezin bada, bideo bat aurkeztu beharko da ordenagailu eramangarri batean, non argi eta garbi ikusiko den proiektuaren funtzionamendua.

5. Izen-ematea

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, hautagaiek 2019ko maiatzaren 10a baino lehen bete beharko dute izen-emate inprimakia. (Izen ematea Maiatzaren 2an irekiko da) Inprimakia www.fpdonbosco.eus web helbidean aurki daiteke. Behar bezala beterik egon beharko du.

6. Sariak

Edizio honetan, hamabi sari emango dira, maila bakoitzeko lau (Sari adina ikastetxe egonez gero, ikastetxe sarituek ezingo dute saririk metatu):

  • DBH-ko ikasleak:

- 1.SARIA: 250 euro.

- 2.SARIA: 200 euro.

- 3.SARIA: 150 euro.

- 4.SARIA: 100 euro.

  • Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak:

- 1.SARIA: 250 euro.

- 2.SARIA: 200 euro.

- 3.SARIA: 150 euro.

- 4.SARIA: 100 euro.

  • Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak eta Libreki aurkeztuak:

 - 1.SARIA: 250 euro.

- 2.SARIA: 200 euro.

- 3.SARIA: 150 euro.

- 4.SARIA: 100 euro.

7. Proiektuen erakusketa eta sari banaketa

Proiektuen erakusketa 2019ko maiatzaren 18an Don Boscoko gimnasioan izango da 10:00etatik 13:00etara. Jarraian, sari banaketa egingo da areto nagusian.

8. Konfidentzialtasuna

Don Bosco LHIIren arabera, aurkeztutako proiektuen jabetza intelektuala proiektuen sortzaileei eta euren tutoreei dagokie. Don Bosco LHIIk askotariko plataforma digital eta informazio hedabideetan erakusgarri jar ditzake lehiaketako partaideen eta proiektuen argazkiak, irudiak, bideoak, parte-hartzaileen zerrenda e. a. Don Bosco LHIIk aurkeztutako proiektuak dibulgatu ditzake, beti ere, irabazi asmorik gabe. Era berean, ezin izango ditu patenteak edo ideiak saldu.

9. Harremanetarako

Edozein kontsultarako:

www.fpdonbosco.eus

email-ak: dbsariak(arroba)fpdonbosco.com

            a.etxezarreta(arroba)fpdonbosco.com

Tel.: 943510450

10. Oinarrien onarpena

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea suposatzen du. Oinarri hauek ez betetzeak kanporaketa edota sariaren bueltatzea ekar lezake.

Epaimahaiaren erabakiak behin betikoak eta alda ezinak dira lehiaketaren fase guztietan.

Antolakuntzak oinarri hauetako dataren bat aldatzeko eskubidea gordetzen du, baldintza bereziren bat suertatuko balitz. Kasu horretan, tutoreei aldez aurretik, behar adinako denbora tarteaz, egoeraren berri emango zaie.

Kontaktuen agenda kudeatu asmoz, zure posta elektronikoaren helbidea eta izaera pertsonala duten datuak gure fitxategietan automatizatuko direla ohartarazten dizugu. Edozein unetan erabil ditzakezu fitxategi hauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze eta oposizio eskubideak, idatzia bidaliz San Marko Errepidea z/g 20100 Errenteria helbidera, 15/1999 lege organikoak adierazten duenari jarraituz.

 

 

twitter

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com