EU | ES | EN
Gobierno Vasco

Teknikari eta Goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak

Sarrera

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak (2008/07/14ko AGINDUA) Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du.

Proba libreak LOGSE tituluak bakarrik eskuratzeko deitzen dira eta euren deialdiak bopv-ean argitaratzen dira.

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Lanbide Heziketako Zuzendariak ikastetxe bat baimendu ahal izango du proba libreak egiteko aurretik emanda duen heziketa-ziklo batean edo 1. mailako ikasleak dituen heziketa-zikloen batean.

Ezaugarriak, matrikulazioa eta probak

Prestakuntza-zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Lantokiko Prestakuntzako modulurako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.
Proben edukiak prestakuntza-zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko gaitasun-unitateetakoak izango dira.

Matrikulazio epea Martxoa inguruan izaten da baina ez da finkoa eta adi egon behar da ikastetxeko albisteetara.

Azterketa-eskubideak ordaintzea ezinbestekoa da Matrikula burutzeko.
Probak ekainaren inguruan izaten dira nahiz eta adi egon behar den deialdira; ikastetxe bakoitzak ezartzen du bere egutegia.

Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Probetan izena emateko betekizunak

Adineko betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko  18 urte aurten beteak
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek)


Ikasketa betekizunak

TEKNIKARI titulua lortzeko

  • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea
  • Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
  • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
  • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
  • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
  • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
  • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana

GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko

  • Batxilergoko titulua izatea
  • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea
  • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
  • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
  • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
  • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

Iraungitzeko dauden LOGSE tituluak LOE titulu baliokideekin ordezkatzea

Gure autonomia-erkidegoan, Hezkuntzari buruzko azken legera (LOE) egokitutako Lanbide Heziketako tituluak gaineratzeko prozesuan gaude. Horietako askok ordezkatu egiten dituzte aurreko legeko (LOGSE) titulu baliokideak. Hala, ordezkatutako titulua prestakuntza presentzialean irakasteari uzten zaio.

Proba libreei dagokienez, 2011/2012 ikasturte honetarako, iraungita ez dauden LOGSEko tituluak lortzeko soilik deitzen dira (bai prestakuntza presentzialean ordezkatutakoak, bai ordezkatu ez diren LOGSEkoak).

  • Ordezkatzen ari den Lanbide Heziketako titulu batean proba libreetan matrikulatu nahi dutenek aurretik heziketa-ziklo berean matrikulatuta bazeuden besterik ez dute aukera hori.
  • Ordezkatzen ari den Lanbide Heziketako titulu batetik datorren kurtsoren batean matrikulatutako pertsona horiek LOGSEko titulu berean besterik ezin dira matrikulatu, ordezkapena hasi zen kurtsoan eta ordezkapenaren hurrengo kurtsoan zehar.
  • LOGSE zikloko bi kurtso horiek igaro ondoren, titulua proba libreetan eskaintzeari uzten zaio, modulu guztiak gainditu ez dituztenek LOEko titulu baliokidean jarraitu ahal izango dituzte ikasketak eta gainditutako moduluetarako baliozkotzeetara jo ahal izango dute, legeriak jasotzen duenez.
  • Ordezkatzen ari ez den Lanbide Heziketako LOGSE titulu batean matrikulatu nahi dutenek aukera hori izango dute, baldin eta teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak arautzen dituen 2008ko ekainaren 19ko Aginduan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.LOGSE tituluen zerrenda proba libreetan duten egoerarekin batera, eta ikasturte horretan matrikulak onartzen dituzten EAEko ikastetxeak.

Lantokiko Prestakuntzako Modulua

Modulu hau kurtsatzeko, zikloa osatzen duten gainerako modulu guztiak gaindituta izan beharko dira (proiektua ez ezik). Moduluaren iraupena, curriculumekoa izango da.
Modulu honetan matrikulazioa presentzizko ikasleeentzako ezarritako epean egingo da, eta ikasle hauekin batera gauzatuko da. Hala ere, LP modulua egiteko ikasle kopuru nahikoa egotekotan, aparteko talde bat antola daiteke.

Titulua eskatzea

Deialdian adierazitako probak bukatzean prestakuntza-ziklo jakin bateko modulu profesional guztiak gainditu dituztenek kasuan kasuko titulua eskatu ahalko dute. Dena den, Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuko 11. artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak proba hauetan matrikulatu eta aurkeztu badira, titulua eskatu baino lehen, egiaztatu egin beharko dute agindu honen 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak betetzen dituztela.

 

Informazio gehiago

© CIFP Don Bosco LHII
Telefonoa: 943510450 | Fax: 943529220 | donboscoARROBA@fpdonbosco.com